Politika
Auzitegi Nazionala
eitb.eus
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren hitzetan, Iker Casanova eta Arnaldo Otegiren kasuak desberdinak dira.
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia. Artxiboko irudia: EiTB
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren arabera, Arnaldo Otegi ezingo da irailaren 25eko hauteskundeetara aurkeztu, Euskadi Irratiak El Mundo egunkariko iturria aipatuz azaldu duenez.
Prestatu duten txostenean jasotzen denez, baldintza legalak betetzen dira Otegiri hautagai izatea debekatzeko.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren hitzetan, Iker Casanova eta Arnaldo Otegiren kasuak desberdinak dira. Casanovari ez zioten debekurik jarri legebiltzarkide izateko, sententziak ez zuelako argitzen zer kargutarako zegoen inhabilitatuta.
Otegiren kasuan berriz, hutsune hori ere badagoen arren, Fiskaltzak dio beste inhabilitazio bat badagoela, sufragio pasiboari dagokiona eta hau 2021.urtera artekoa dela. Alegia, ez dela kargu publikoan aritzeko debeku hori amaitu Otegi kartzelatik ateratzearekin batera.
Javier Zaragoza fiskalburuak eskatu du Otegiren gaineko informazio guztia, 2011an haren aurka ezarritako sententzia barne, Gipuzkoako Hauteskunde-batzordera bidaltzeko, Auzitegi Nazionalak agindutako erabakiak betetzea batzorde horri dagokiolako.
Calparsoro
Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak adierazi du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren erabakia bere egingo duela.
Calparsok oharra kaleratu du esanez kargu publikoan aritzeko debekuei dagozkien ekimen legalak ezartzea Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari dagokiola eta honek erabakitzen duena bere egingo duela.
Printzipioz, Auzitegi Nazionalak Otegiri sufragio pasiboa jasotzeko ezarri zion debekua EH Bilduko lehendakarigaiari aplikagarria dela uste du Calparsorok, Onda Vasca irratian gaur azaldu duenez.
Hala ere, “EH Bilduren jarrera mantentzeko” argudioak daudela uste du. Auzitegi Konstituzionalak azken hitza izango duela adierazi du EAEko fiskalburuak.
o fiskalburuak.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa