Politika
CIS
Agentziak | Erredakzioa
CISen arabera, PSOEk botoen % 23,1 eskuratuko lituzke, ondoren Elkarrekin Ahal Duguk % 19,6 eta Ciudadanosek % 12.
Albisteak (3)
PPk hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke berriro gaur bozak egingo balira, botoen % 32,5rekin, ekainaren 26ko hauteskundeetan baino bost hamarren gutxiagorekin. Hala ere, Elkarrekin Ahal Duguk eta Ciudadananosek behera egingo lukete. Espainiako lau alderdi nagusien artean emaitzak hobetuko lituzkeen alderdi bakarra izango litzateke PSOE, puntu erdi, hain zuzen ere.
Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) azken barometroa argitaratu du. Uztailaren 1etik 11ra bitartean 2.500 elkarrizketa egin zituen, hain justu, azken hauteskundeen ondoren.
CISen arabera, PPk botoen % 32,5 eskuratuko lituzke (ekainaren 26an, %33,03) ondoren PSOEk % 23,1 (ekainaren 26an % 22,66), Elkarrekin Ahal Duguk % 19,6 (ekainaren 26an, % 21,1) eta Ciudadanosek % 12 (ekainaren 26an, % 13,05).
Gainerako alderdiei dagokienez, ERCk bere emaitzak hobetuko lituzke botoen % 2,63tik % 2,9ra igaroz, Convergencia zenak (orain Partit Democrata Catala) behera egingo luke % 2,01etik % 1,7ra, EAJ % 1,2an mantenduko litzateke, EH Bilduk % 0,77tik % 0,9ra pasatuko litzateke eta Coalicion Canaria, berriz, % 0,33tik % 0,1era jaitsiko litzateke.
Zuzeneko boto asmoari dagokionez (inkesta datu gordinak, inolako doikuntzarik egin gabe), berriz, PP litzateke alderdi bozkatuena % 19,4rekin, PSOEren (% 16,7), Elkarrekin Ahal Duguren (% 15,9) eta Ciudadanosen (% 8,1) aurretik. Aurreko inkestan Elkarrekin Ahal Duguk eskuratu zuen lehen postua PPren aurretik; orain, ordea, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak eta Ciudadanosek behera egin dute eta 'popularrek' eta sozialistek gora.
Bestalde, abstentzioak bi puntu eta erdi egingo luke gora CISen aurreko azken barometroko datuekin alderatuta eta % 13,4koa litzateke. Dena den, % 10,2k ez dute beren botoa erabaki eta % 5,6k, ostera, uko egin dio erantzuteari.
Beitialarrangoitia eta Esteban, buruzagi politiko baloratuenen artean
Conpromiseko Joan Baldovi da buruzagi politikoa da hiritarren artean baloratuena, CISen azken barometroaren arabera. Hala ere, inor ez da bosteko langara heldu nahiz eta Joan Baldovi oso gertu ibili den (4,96 10etik). Baldoviren atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, En Comu Podemeko Xavier Domenech (4,87 10etik), Alberto Garzon Izquierda Unidako burua (4,55 10etik), Marian Beitialarrangotia EH Bilduko diputatua (4,51 10etik) eta Aitor Esteban EAJko diputatua (4,39 10etik).
(4,39 10etik). (4,39 10etik).2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa