13:29

Politika

Profila

Arnaldo Otegi, ezker abertzalearen esperantza handia

eitb.eus

Bateragune auzia dela-eta sei urte eta erdi espetxean igaro ostean, Otegi EH Bilduren lehendakarigaia izango da datozen hauteskunde autonomikoetan.

  • Arnaldo Otegi, EH Bilduren lehendakarigaia. EiTB

    Arnaldo Otegi, EH Bilduren lehendakarigaia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi Mondragon (Elgoibar, 1958ko uztailak 6), Sortuko egungo idazkari nagusia eta irailaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoetarako EH Bildu koalizioaren lehendakarigaia dena, ezker abertzalea indarkeriatik aldentzea lortu duen buruzagia izan da.

Gainerako alderdiek ETAren aurrean "epela" izatea eta erakunde terroristaren aginduak betetzea leporatu diote. Gainera, bost aldiz igaro behar izan du espetxetik.

Jarduera politikoa

1995ean bihurtu zen legebiltzarkide lehenengo aldiz, epaileek Begoña Arrondo parlamentario alderdikidea espetxeratu eta gero, eta 1997an, Herri Batasuneko bozeramaile nagusi bilakatu zen.

Ezker abertzaleko agintea hartu eta urtebete eskasera, Lizarrako Akordioa sinatu zuen, eta ETAk tregoa "mugagabea" iragarri zuen. Horren ostean, HBk (Euskal Herritarrok izenarekin jada) bere historia osoko emaitza onenak lortu zituen 1998ko hauteskundeetan. Hauteskunde horietara ere lehendakarigai aurkeztu zen Gipuzkoatik, eta boto gehien pilatu zituen hautagaia izan zen Juan Jose Ibarretxeren eta Carlos Iturgaizen atzetik.

1999ko azaroaren 28an, ETAk amaitutzat eman zuen tregua. Otegiren distira ilundu egin zen: ETAren aginduetara egotea leporatu zioten, eta EHk eserlekuen erdiak galdu zituen 2001eko hauteskundeetan.

MAM-eko argazkia: otegi-anoeta-donostia_

Otegi, martxoan espetxetik atera ostean Anoetako belodromoan egin zioten omenaldian. EFE

2006ko bake-prozesua

2011n Jesus Eguiguren PSE-EEko garai hartako presidentearekin batzartzen hasi zen, sekretuan eta bakoitza bere izenean. Zeregin horretan bost urte eman zituzten.

Lan horren ostean, ETAk "su-eten iraunkorra" iragarri zuen 2006ko martxoan. Horren ondotik, Espainiako Gobernua ETArekin batzartu zen Genevan (Suitza) eta Oslon (Norvegia) eta, aldi berean, Otegi eta beste zenbait buruzagi abertzale EAJrekin eta PSE-EEren bildu ziren Loiolako santutegian.

Nolanahi ere, gauzak okertu egin ziren ziren. Akordioa ia itxita zegoenean, Batasunak azken orduko proposamen berriak aurkeztu zituen, eta EAJk eta PSEk onartezintzat jo zituzten. Negoziazioak porrot egin zuen.

Testuinguru horretan, 2006ko abenduaren 30ean, Otegi eta Eguiguren oraindik ere egoera salbatzen saiatzen ari zirela, ETAk bonba-autoa zartarazi zuen Barajaseko (Madril) aireportuan, su-etena indarrean zegoela.

ETAn eraginik ez zuen buruzagiaren irudia izan zuen berriro Otegik. Gainera, kartzelatu egin zuten 15 hilabeteko espetxe-zigorra bete zezan. 2003an, Argalaren aldeko omenaldi batean, terrorismoa goratzea egotzi zioten.

Indarkeriatik urruntzeko prozesua

2008ko abuztuaren 30ean espetxetik atera ostean, Otegik eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak, ezker abertzalearen historian lehen aldiz, indarkeriatik aldentzeko barne eztabaida sustatu zuten. Hau da, "estrategia politiko-militarretik" estrategia politiko hutsera jauzi egiteko prozesua abiatu zuten.

Alabaina, 2009ko urriaren 13an, atxilotu egin zituzten Otegi eta Diez, LABen Donostiako egoitzan. Bateragune auziaren hasiera izan zen hura.

Operazio horretan, orotara 10 pertsona atzeman zituzten ETAk aginduta Batasuna berriz osatzen saiatzea leporatuta.

2011ko ekainean, Otegi eta beste zazpi pertsona, tartean Rafa Diez, epaitu egin zituzten Bateragune auziaren baitan, eta 10na urteko espetxe-zigorra ezarri zieten Otegiri eta Diezi, ETAko buruzagi izatea egotzita.

Aitzitik, Otegin eta DIezek hasitako barne-prozesua bere gorenera iritsi zen 2011 urriaren 20an, ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri zuenean. Zazpi hilabeteren ostean, Otegik espetxean jarraitzea erabaki zuen Auzitegi Gorenak, zigorra 6 urtera jaitsita.

Otegi, lehendakarigai

Behin zigorra beteta, Otegi 2016ko martxoaren 1ean atera zen espetxetik, eta maiatzaren amaieran EH Bilduko oinarriek irailaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoetarako lehendakarigai hautatu zuten.

Dena dela, ezker abertzaleko burua espetxetik atera zenean, Estatuko Fiskaltza Nagusiak iragarri zuen galarazi egingo duela haren hautagaitza, Bateragune auzian 2021eko otsailaren 28ra arte gaitasungabetu zutela argudiatuta, eta hala jakinaraziko ziola Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeari.

Hori horrela, Otegiren hautagaitza erakunde horren erabakiaren esku geratzen da; izan ere, abuztuaren 29an baieztatuko baititu hautagaitzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena