12:34

Politika

Inbestidura

Rajoy eta Rivera datorren astean bilduko dira berriro

Agentziak | Erredakzioa

Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak esan duenez, Espainiako jarduneko presidentea oso pozik dago Ciudadanosen jarrera aldaketarekin.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy PPko presidentea eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia datorren astean bilduko dira berriro, atzo bien arteko komunikazio eta "negoziazio bide bat" zabaldu eta gero.

Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak iragarri duenez, batzarra aste erdialdean egingo dute ziurrena. Casadoren hitzetan, jarduneko presidentea oso pozik dago Ciudadanosen jarrera aldaketarekin eta bileran erdietsitako "aurrerapausoarekin".

Inbestidura saioaren balizko dataren inguruan ere galdetu diote Casadori Antena 3 telebista kateari eskainitako elkarrizketan. Esan duenez, datorren astean izatea "nahiko" lukete, baina hori posible ez bada, "asko jota" abuztu amaieran edo iraila hasieran egitea dute asmo.

"Abuztuko azken astea, edo azken aurrekoa. Biak oso onak dira, gure ustez, baina ez dago gure esku", nabarmendu du.

nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena