Politika
Profila
Agentziak | Erredakzioa
Lehendakarigaiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Adi-Adian programan, Lokarriren 'Hitzorduak' egitasmoan eta Eraikiz kolektiboaren adierazpenean parte hartu du.
Pili Zabala. Argazkia: EFE
Pilar Zabala Artano Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen, 1968an. Hala ere, Zarautzen bizi da. Biktimen arteko adiskidetzean erreferente bat da. Joxi Zabala ETAko kidearen arreba da. Joxi Zabala Jose Antonio Lasarekin batera bahitu zuen GALek. Bien gorpuak kare bizian lurperaturik agertu ziren urte batzuk geroago.
Podemoseko lehendakarigaiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Adi-Adian programan, Lokarriren 'Hitzorduak' egitasmoan eta Eraikiz kolektiboaren adierazpenean parte hartu du. ETA, GAL eta Poliziaren biktimek “blokeoak gainditzea” aldarrikatu zuten manifestuan. “Hiltzea gaizki dagoela eta zegoela” esateko eskatu zieten alderdi guztiei.
2015ean Gazte Riole Model saria jaso zuen, Sara Buesa ETAk hildako legebiltzarkide sozialistaren alabarekin batera. Odontologia lizentziaduna da EHUn, 2004tik lanbide-heziketako irakaslea da zentro publiko batean eta bi seme-alaba ditu.
Politika “gizatiartu” nahi du Zabalak. Euskadin pertsona eta proiektu guztiek leku bat izatea lortu nahi du. Euskal politikagintzan ezezaguna zen alderdi moreko zuzendaritzak hautagaitza eskaini zion arte.
Esan bezala, bizikidetzan lan egin du; izan ere, Jose Ignacio Zabalaren arreba da. ETAko militante gaztea Jose Antonio Lasa lagunarekin batera bahitu zuen GALek Baionan (Lapurdi), 1983ko urrian.
Anaiaren desagerpen traumatikoaren ondoren, lehendakarigaiak bakea, bizikidetza eta giza eskubideen defentsan lan egin zuen Euskadin. Anaia desagertu zenean 15 urte zituen. 1996an Zabala eta Lasaren gorpuak agertu ziren Alacanteko hobi batean, kare bizian lurperaturik.
Munduko herritarra
Ez du bere burua “abertzale” bezala ikusten, munduko herritar gisa baizik. Hala ere, sentimendu independentista handia du. Europeista, baina munduarekin kritikoa da. Nazioartean gertatzen ari diren eskubideen urraketarekin kezkaturik dago.
Lurralde eredua “zaharkitua” dagoela uste du Zabalak. Euskal herritarrek nahi duten eredua eztabaidatzearen alde dago. Azken erabakia herritarrek izan behar dutela uste du.
Hala ere, lehentasun nagusia “politika gizatiartzea” da eta Euskadi barnerakoi bat lortzea, pertsona guztiek aukera berdintasuna izateko. Gazteek zein pertsona helduek lanpostu bat bermaturik izatea nahi du, eta erakundeak herritarrengana hurbiltzea.
Gorpuzkera txikia du, baina aiurri sendo eta segurukoa da. Emakume ekintzailetzat du bere burua. Enpresa mundua ezagutzen duela uste du; izan ere, 24 urterekin bere hortz klinika zabaldu zuen. Gainera, hezkuntzan eta Osakidetzan 12 urte lan egin ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa