12:23

Politika

Presoak

370 euskal preso daude 70 kartzelatan banatuta, Etxeraten arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Preso gehienak Espainiako eta Frantziako kartzelatan daude. Datu horiek ematearekin batera sakabanatze politika salatu du Etxeratek.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

370 euskal preso daude 70 kartzelatan banatuta ETAko kide izatea edota ETArekin harremana izatea egotzita, Etxerat presoen senideen elkarteak gaur emandako datuen arabera.

Etxerat elkarteak ekainean egin zuen azken txosten horri erreparatuta, 288 euskal preso daude Espainiako 45 kartzelatan banatuta (bi EAEn), 80 Frantzian eta bana Portugalen eta Suitzan. Gainera, gaixotasun larriak dituzten hiru presok espetxealdi arindua daukate.

Datu horiek ematearekin batera sakabanaketa, urruntze eta salbuespenezko politikak salatu ditu Etxeratek eta horiek familia bizitza eskubidea urratzen dutela gaineratu du.

Bestalde, Estatu espainiarrak larri gaixo dauden presoekiko jarrera "gaiztotu" duela ohartarazi du.

"Ez dugu onartuko. Bakerako eskubidea daukagu. Gizarteak bakerako eskubidea du. Bakearekiko eta pertsona guztien eskubideekiko konpromisotik abiatuta, Etxeratek urraketei eta sufrimenduei amaiera emateko lan egiten jarraituko du Etxeratek", gaineratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena