13:26

Politika

Presoak

Espetxe-politikako bi behatoki sortzea proposatu du Sarek

Agentziak | Erredakzioa

EAEko eta Nafarroako gobernuei bi behatoki sortzeko eskatu die, presoen eskubideen “urraketa etengabearen” jarraipen bat egiteko.

  • Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea. Argazkia: EiTB

    Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxe-politikako bi behatoki sortzeko eskatu die Sarek Euskadiko eta Nafarroako gobernuei, euskal presoen eskubideen “urraketa etengabearen” jarraipen bat egiteko.

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak proposamenaren berri eman du prentsaurrekoan, Gasteizen. Honezkero proposamena EAEko eta Nafarroako exekutiboei igorri diote.

Presoen egoera aztertu du Azkarragak agerraldian. Hala, sakabanaketa politika salatu du Sareko bozeramaileak. Bestalde, Estatuko erakundeek zigorren zenbaketari buruzko Europako zuzentaraua betetzeari “uko” egiten diotela kritikatu du. Europar Batasuneko kartzeletan presoek ematen duten denbora zigorretik kentzea aurreikusten du arauak.

Gainera, Europar Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia tortura salaketak ez ikertzeagatik zigortu duela gogorarazi du Azkarragak.

Sailburu ohiaren ahotan, Gobernu zentralak eta Espaianiko epaile eta epaitegi “askok etengabe urratzen” dituzte presoen eskubideak.

Mediku, legelari eta unibertsitateko eragileak

Sareko bozeramaileak azaldu duenez, behatokiak legelari “ospetsuek”, medikuek eta unibertsitateko eragileek osatuko lituzkete.

Legediak gaixo dauden presoentzako tratamendu berezi bat aurreikusten du eta presoek “arazo historikoak” izan dituzte espetxetik unibertsitateko ikasketak aurrera eramateko. Guzti horregatik, medikuen eta irakasleen presentzia aldarrikatu du Azkarragak.

Behatokiek izaera independentea izan eta Nafarroako eta Euskadiko parlamentuen aurrean erantzun beharko lukete. EAEko eta Nafarroako exekutiboen erantzunik oraindik ez dutela jaso azaldu du sailburu ohiak, baina horretarako “denborarik” izan ez delako.

Gainera, inolako “protagonismorik” nahi ez dutela azpimarratu du Azkarragak. Sareren helburua erakundeek beraiek behatokiak sortzea dela argi utzi du. Hala ere, proposamena baztertzen baldin badute, Sarek erakundeak martxan jarriko dituela ohartarazi du.

ohartarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena