Politika
Barcenas auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epailearen esanetan, ordenagailuen suntsiketaren helburua zen alderdiaren ustezko kontabilitate ezkutuari buruzko datuak argitaratzea saihestea.
PPren egoitza nagusia, Madrilgo Genova kalean. EFE
PP, Carmen Navarro diruzaina, Jose Manuel Moreno informatikaria eta Alberto Duran abokatua auzipetu egin ditu Rosa Maria Freire Madrilgo Epaitegiko 32. instrukzio-epaileak, Luis Barcenas diruzain ohiaren ordenagailuak suntsitzeagatik.
Epaileak bukatu egin du auziaren ikerketa, eta epaiketa hastea agindu du. Inputatuei Barcenasen ordenagailuak "modu suntsikorrenarekin" txikitzea egotzi die, alderdiaren ustezko kontabilitate ezkutuari buruzko datuak argitaratzea saihesteko.
Epailearen esanetan, Duranek agindu zuen ordenagailuen disko gogorrak suntsitzea, eta Navarrok, horren berri izan zuen arren, ez zuen galarazi.
Gainera, Durani eta Navarrori estalketa delitua egotzi die, auzitegiak PPren ustezko legez kanpoko finantziazioa ikertzen ari direla bazekitelako.
Fiskaltzak auzia artxibatzea eskatu zuen, baina Freire epaileak errefusatu egin du, eta inputatuak auzipetu ditu.
Azkenean PP akusatuen aulkian eseriko balitz (oraindik ere helegitea aurkez dezake), epaituko luketen lehen alderdia izango litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa