15:15

Politika

Presoak

Gaixo dauden presoak askatzea eskatu dute ehunka lagunek Gasteizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sarek deitutako mobilizazioan gogoan izan dute Lopez de Abetxuko preso gasteiztarra. Bihotzeko arazoak izateaz gain, hainbat gaitz degeneratibo ere baditu.

3:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaixo dauden presoak askatzea eskatzeko manifestazio jendetsua egin dute gaur eguerdian Gasteizen, Sare preso eta iheslarien eskubideen aldeko herritarren sareak deituta. Larri gaixorik dauden preso bakoitzeko puxika bana askatu dute eta bereziki gogoan izan dute Jose Ramon Lopez de Abetxuko larri gaixorik dagoen preso gasteiztarraren kasua. Lopez de Abetxukok bihotzeko arazoak eta hainbat gaitz degeneratibo ditu eta 2014tik kalean egon beharko lukeela aldarrikatu du Sarek.

Manifestazioa 12:45ean atera da Leizaola plazatik eta Gasteizko hainbat kale zeharkatu ondoren hiriaren erdigunean dagoen ibiltariaren eskulturaren parean amaitu da. Manifestariek euskal presoak etxeratzea aldarrikatu dute, besteak beste.

Amets Martinez de Heredita eta Arantza Armentia Sareko bozeramaileek gaixo dauden presoen "sufrimendua" amaitzea eta zigorrak ez luzatzea eskatu dute manifestazioaren hasieran kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.

Halaber, herriaren eskaerak entzuteko dei egin diete ordezkari politikoei eta, aldi berean, aldarrikapen horiek lortzeko mobilizatzera deitu dituzte herritarrak.

Bestalde, irailaren 24rako manifestazioa deitu dute Donostian larri gaixorik dauden presoak askatzea eskatzeko eta, horrela, "itxaropenerako, elkarbizitzarako eta bakerako atea irekitzeko".

ea irekitzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena