14:05

Politika

EUSKO JAURLARITZA

Udalen Legea eta Mendekotasun Legea errekurritu ditzake Espainiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erkorekak jakitera eman duenez, jardunean dagoen PPren Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari bi legeoi helegitea jartzea aztertzen ari dela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrak onartu berri dituen bi lege errekurritzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua: Udalen Legearen eta Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legearen aurka helegiteak jartzea aztertzen ari dira jardunean dagoen PPren Gobernua.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman duenez, Espainiako Gobernuak idatzi bat bidali die helegiteak aurkeztea aztertzen ari dela ohartaraziz. Erkorekaren iritzian, Euskadiren "arkitektura instituzionala" zalantzan jartzea da Espainiaren helburu bakarra, eta "Gobernuaren estrategia zentralizatzailea" salatu du.

Erkorekaren arabera, batez ere, Udalen Legearen kontrako helegiteak kezkatzen du Jaurlaritza, 30 urte behar izan dituztelako arau hori onartzeko. Joan den apirilean onartu zuten Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea eta lorpen handitzat jo zuten. Aldundien eta udal gehienen babesaz, hutsune historikoa betetzera etorri zen, EAJren eta EH Bilduren iritzian.

 

Espainiako Gobernuarekin adostasun batera heltzen ahaleginduko dela iragarri du Jaurlaritzaren bozeramaileak, helegiterik jar ez dezaten. Horretarako, sei hilabeteko epea dutela jakinarazi du. Akordiorik erdietsiko ez balute, Udalen Legean jasota dauden 12 artikulu, gutxienez, bertan behera geratuko lirateke, aldi baterako. Horrek, Erkorekaren arabera, "segurtasun juridikorik eza" ekarriko du euskal erakundeetara.

 

 

>

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena