19:46

Politika

Prentsaurrekoa Bilbon

Tortura sistematikoki erabili izan dela onartzea eskatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Iraganean torturak salatu zituzten 50 bat lagunek adierazi dutenez, torturaren erabilera "hainbat arduradun politikoren DNAn doa".

  • Torturak salatu zituzten 50 bat lagun bildu dira Bilbon. Argazkia: EiTB

    Torturak salatu zituzten 50 bat lagun bildu dira Bilbon. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tortura "era sistematikoan" erabilia izan dela onartzea eskatu diete botere publikoei, Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren edo Ertzaintzaren zaintzapean egondakoan, torturak salatu zituzten 50 bat lagunek. Gainera, adierazi dutenez, torturaren erabilera "hainbat arduradun politikoren DNAn doa".

Bilbon egin duten prentsaurrekoan Anabel Prieto eta Koldo Rodriguezek adierazi dute 1970tik gaurdaino "ehunka bilbotarrek tortura pairatu" dutela, eta tortura hori "sistematikoa" izan dela "ezker independentistaren aurka".

"Hamarkadetan zehar isildu den jarduera izan da, eta beldurra hedatzea, informazioa ateratzea eta nor bere burua erruztatzea izan ditu xede politikotzat", azaldu dute.

"Egun beldurgarri horietan inpunitate osoz" ustez pairatu zituzten metodoak deskribatu ostean, "herri honetan inkomunikazioak torturaren aurpegia" daukala azpimarratu dute.

Haien aburuz, "torturaren erabilera hainbat arduradun politikoren DNAn doa", eta, horren aurrean, ezkutatutako errealitatearen aitorpena egin dezatela eskatu diete arduradun horiei.

Auzitegi Nazionalaren desagertzea

Testuinguru horretan, antolatzaileek Eusko Jaurlaritzak oraintsu plazaratutako ikerketa izan dute hizpide, zeinaren arabera 4.000 tortura-kasutik gora egon diren 1960az geroztik.

"Edozein demokraziatan hautsak harrotuko lituzkeen txostena da; are gehiago, milaka garenean ikerketa horretan parte hartu gabe, errealitate horren lekuko izan garenok", ohartarazi dute.

Modu horretan, "errealitate hori estaltzeko", zenbait ordezkari politikok beste "kontaketa bat inposatu" nahi dutela salatu dute. "Ministerioak eta Sailak kudeatu dituzten alderdi horiek beste alde batera begiratu dute, bai lehen, bai orain".

"Tortura desagertu egingo den bermea eskatzen dugu. Inkomunikazioa eta Auzitegi Nazionala desagertu egin behar dira, eta bertan behera geratu behar dute modu horretan lortutako testigantzez eraikitako sumarioak", gaineratu dute.

gaineratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena