Politika
Podemosen batzarra
Agentziak | Erredakzioa
Horrez gain, eta hauteskunde-itunei buruz aritzean, Iglesiasek azpimarratu du gaur egin duten batzarrean 'gogobetetasuna dela nagusi konfluentziekin'.
Pablo Iglesias eta Pablo Echenique gaurko batzarrean. EFE
Pablo Iglesias Podemoseko buruak gaur adierazi duenez, eta aurreikuspenetik haratago, bere alderdiak "5 milioi boto baino gehiago ditu", eta "etorkizun gehien duen Espainiako indar politikoa" da. Horrez gain, garai politiko berri bat irekitzen dela gaineratu du, eta oposizioan lan egitea tokatzen zaiela, "gobernua izateko prestatzeko".
Iglesias horrela azaldu da ohar baten bidez, berak eta Pablo Echeniquek, bere alderdiko Antolakuntza Idazkariak, erkidegoetako agintariekin izan duten batzarraren ostean. Batzarren xedea zen ekainaren 26ko emaitzak aztertzea eta alderdiaren lurralde mailako gidalerroen hausnarketa egitea, Estatuko Herritarren Batzordeak uztailaren 9an egingo duen batzarraren bezpera gisa.
Alderdi moreko buruaren esanetan, "Katalunia, Euskadi eta Nafarroan izan ezik", bere alderdiari abenduan babesa eman zioten herritar asko etxean geratu dira; ondorioz, Espainiak lurraldeka duen aniztasuna orain enfasi gehiagorekin aztertu behar dutela agertu du.
Podemosek erkidegoetan dituen buruekin batera, Iglesiasek uste du Espainian aldi politiko berri bati hasiera eman zaiola. Aldi horretan oposizioan lan egitea tokatzen zaie euren lagunekin batera, "etorkizunean gobernua izateko prestatzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa