Politika
Torturei buruzko ikerketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hainbat pertsona "torturaren eraginez egindako adierazpenak" oinarri hartuta kondenatu dituztela gogorarazi du ezker abertzaleak.
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB
Albisteak (1)
Pernando Barrena Sortuko presidentearen esanetan, torturei buruz Eusko Jaurlaritzak sustatutako ikerketak agerian utzi du praktika horren erabilera "sistematikoa" izan dela. Halaber, hainbat kondena "berrikusteko" unea dela gaineratu du.
Barrenak prentsaurrekoa eskaini du Donostian, eta, bertan, adierazi du aipatutako ikerketak babestu egiten duela ezker abertzaleak "hainbat urtetan salatutakoa".
Horren hitzetan, balizko 4.009 biktima identifikatu izanak baieztatu egiten du tortura ez direla kasu bakanak izan, eta "disidente politikoei" ezarri izan zaiela "proiektu independentistarekin konpromiso handiena zuten sektoreen artean terrorea hedatzeko".
"Beste ikerketa batzuek bezala, desmontatu egiten du ETAk atxilotu politikoei ustez tortura salatzea agintzen zien teoria", adierazi du.
Barrenak kritikatu egin du Ertzaintza 300 auzitan "nahasita" egotea. "Oso larria da hori, erakutsi egiten baitu tortura ez dutela espainiarrek egin bakarrik".
Horren ildotik, "erantzukizun politikoak" eskatu dizkie EAJri, PSE-EEri, Herrizaingo sailburuei, Barne ministroei eta Auzitegi Nazionaleko epaileei eta medikuei.
Bestalde, Barrenak gogorarazi du hainbat pertsona "torturaren eraginez egindako adierazpenak" oinarri hartuta kondenatu dituztela, eta horietako asko espetxean daudela oraindik.
Horregatik, kondena horiek "berrikusteko" unea heldu dela azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa