Politika
ETB NAFARROA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adierazpen instituzionalaren alde Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerra agertu dira. PP eta UPN abstenitu egin dira.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak, Geroa Bai, Podemos, EH Bildu, Izquierda-Ezkerrak eta PSNk, Nafarroan ETB ikusteko adierazpen instituzional bat onartu dute. Adierazpenean, espresuki, Nafarroako herritarrek ETB ikusteko duten eskubidea aipatzen da. PP eta UPN abstenitu egin dira.
Adierazpenean nafarren gehiengo handi batek ETB ikusteko duen nahia onartzen dute eta horregatik “eskubidea” dela aitortzen da, izan ere, besteak beste, hala adierazten dute orain arte EAEko gobernuak eta Foru Gobernuak agertutako asmoek.
Honez gain, Industria Ministerioari Nafarroarentzat estaldura autonomikoko bigarren lizentzia esleitzeko eskatzen diote edo bestela, LTDko Plan Teknikoan Foru Komunitateari esleitutako kate autonomikoak sei katera igotzea.
Proposamen tekniko hauen helburua Nafarroan ETB ikusteko aukera ematea izango litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa