Politika
Bakea eta Bizikidetza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dekretuak "babes legala" emango dio presoen gizarteratze prozesuari, Jonan Fernandezek azaldu duenez.
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaria. EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariak terrorismo delituengatik kondenatutako presoen gizarteratze prozesuei "babes legala" emateko dekretu baten oinarriak aurkeztu ditu.
Fernandezek Donostian aurreratu ditu dekretuaren edukiak, kazetariekin egindako bilera batean, Kursaal Jauregian egiten ari diren Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoari buruzko Europar Kongresuan publikoki aurkeztu baitu lehen.
Lehendakaritzak azaldu duenez, dekretu proiektuak bi oinarri ditu: "gizarteratzea eta berrintegrazioa", hau da, laguntza ematea "gizarteratze-ibilbidean eta espetxealdi osteko berrintegrazioan".
Gizarteratze-prozesua espetxean bertan hasten da, eta terrorismo delituengatik kondenatuta dauden pertsonei zuzenduta dago.
Nolanahi ere, berrintegraziorako laguntza preso guztiei dago zuzenduta, delitu mota edozein dela ere, eta espetxetik kanpo hasten da.
Lehen kasuan, batzorde aholkulari batek lagunduko die presoei, legea errespetatzen bizi nahi dutela egiaztatzeko ibilbidea egin dezaten.
Batzorde horrek prozesu osoa behatuko du, eta ondoren txosten bat egingo du, presoaren alde edo aurka.
Txostena aldekoa bada, presoak froga gisa erabili ahalko du Espetxe Zaintzako epailearen eta kartzelaren Tratamendu Batzordearen aurrean.
Aldeko txosten horrek egiaztatu egin beharko du presoak konpromisoa duela bakearekin eta bizikidetzarekin, bai orainaldian, bai etorkizunerako, eta eragindako kaltearen aitorpen kritikoa ere egiten duela.
Espetxe osteko berrintegrazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak "leihatila bakarra" izango du, presoei eta preso ohiei informazioa emateko, hala nola laguntza sozialei, etxebizitzei, prestakuntzari eta gizarte zerbitzuei buruz.
Fernandezen esanetan, Hitzeman programaren ondorioei erantzuna emateko egin dute dekretu proiektua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa