Politika
EITB Focus
eitb.eus
Gainera, % 82,2k politika mota horrek herritarren botoarengan eragina duela uste dute. Bestalde, sare sozialak herritarrekin harremanetan izateko modu ona direla uste dute % 62,4k.
Informazio gehiago (2)
EAEko herritarren % 86,9k politika ikuskizun gehiegi dagoela uste dute, ekaineko EiTB Focus inkestaren arabera.
Ez dira uste berekoak inkestatuen % 8,7 soilik. Hala ere, politikariek edozein programa motatan parte hartzea onartzen dute herritar gehienek (% 41,5), ez bakarrik eztabaida politikoetan. % 35,4k ongi ikusten du, eta % 6,1ek oso ondo.
Herritarren % 28k, ostera, politikariak lekuz kanpo daudela uste dute. Hala, EAEko herritarren % 20ri gaizki iruditzen zaie, eta % 7,7ri oso gaizki.
Politika ikuskizunak botoan eragina duela uste du inkestatuen % 82,6k. % 38,9ren hitzetan, nahikoa eragina du politika ikuskizunak herritarren botoan. % 20,1ek eragin asko duela uste dute.
% 23,6ren esanetan, programa mota horiek eragin eskasa dute boto-emaileen azken erabakian. Batere eraginik ez dutela uste dutenak gutxi dira (% 7,8).
Politika ikuskizunak bakoitzaren botoa nola baldintzatzen duen galdetuta, ulertzeko modua guztiz aldatzen da herritarren artean.
Horrela, % 38,5ek botoan eragina duela uste du, baina % 9,9k eta % 2,2k bakarrik nahikoa eta asko eragiten duela uste dute, hurrenez hurren.
Kasu horretan, politika ikuskizunak eraginik ez duela uste duten herritarrak (% 59,2) gehiengoa dira.
Sare sozialak
Hauteskunde-kanpainak bereganatzen duen arreta ez da oso handia herritarren artean; izan ere, inkestatuen % 71,8k gutxi edo ez ditu politikariak jarraitzen. % 20,3k soilik kanpaina nahikoa arretaz jarraitzen du, eta % 7,1ek bakarrik asko jarraitzen du.
Zentzu horretan, sare sozialek kanpainaren jarraipenari asko laguntzen ez diotela ematen du; izan ere, herritarren % 19,2k alderdiak eta politikariak sare sozialetan jarraitzen dituela onartu du. % 79,7k ez dute kanpaina jarraitzen.
Hala ere, % 62,4k sare sozialak herritarrekin harremanetan izateko modu ona direla uste dute.
Fitxa teknikoa
EiTB Focus Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoa da. 1.200 pertsonari (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan) telefonoz galdetuta eginda dago, % 95eko konfiantza mailarekin.
Lagina zoriz hautatu dute, eta lurralde historikoa, udalerria eta generoa kontuan hartuta sortu dute.
Inkesten % 23,1 euskaraz egin dituzte, eta gainerakoak (% 76,9), aldiz, gaztelaniaz.
Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatu dituzte.
Inkestak ekainaren 8an eta 9an egin zituzten. Elkarrizketek, batez beste, 8 minutu eta 7 segundo iraun zuten. Luzeena 21 minutukoa izan zen, eta laburrena, berriz, 5 minutukoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa