15:51

Politika

Eusko Legebiltzarra

Legebiltzarrak ez du akordiorik lortu 'preso politiko' terminoaz

agentziak | erredakzioa

Alderdi guztiek, EH Bilduk izan ezik, errefusatu egin dute termino hori ETAko presoekin erabiltzea. Hala eta guztiz ere, ez dira ados jarri eta ez dute gaiarekin lotutako ekimenik onartu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bilduk izan ezik, errefusatu egin dute ETAko presoei "preso politiko" deitzea, baina ez dira gaiaren inguruan ekimen bat adosteko edo onartzeko gai izan.

Eusko Legebiltzarrean PPren ez legezko proposamen bat eta UPyDren mozio bat eztabaidatu dituzte, Arnaldo Otegi Sorturen idazkari nagusiak presoen inguruan Europako Parlamentuan esan zituenak salatzeko.

Otegik euskal "preso politikoak" askatzea eta "errefuxiatu guztien" itzulera aldarrikatu zuen.

PPk eta UPyDk nahi zutena zen Eusko Legebiltzarrak adierazpen bat onartzea ETAko kideak ez direla errefuxiatuak eta ETAko presoak ez direla politikoak esaten zuena.

Baina proposamenek ez dute arrakastarik lortu, elkarri eman baitiote babesa, baina PSE-EE abstenitu egin da eta gainerako alderdiek errefusatu egin dute.

EAJk eta PSE-EEk gogorarazi dute Legebiltzarrak behin baino gehiagotan errefusatu duela ETAko presoei "politiko" deitzea; beraz, jarrerak argi daudela eta berrestea ez dela beharrezkoa iritzi diote.

EH Bilduk, berriz, adierazpen askatasunaren baitan kokatu ditu Otegiren hitzak, eta PPri eta Espainiako Gobernuari "gatazkaren" konponbidea "oztopatzea" leporatu die Pello Urizar legebiltzarkideak.

Carmelo Barriok (PP) proposamena defendatzeko tartean esan du Otegiren hitzak "probokatzaileak eta falaziak" direla, eta iraingarriak direla "Venezuelako, Marokoko, Kubako, Txinako eta Irango espetxeetan" dauden preso politikoentzat.

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak PPren diskurtsoa babestu du, eta Legebiltzarra Otegiren hitzak errefusatzeko gai ez izatea "tristea" dela salatu du.

dela salatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena