20:03

Politika

75. urteurrena

Agirre lehendakariaren ondarea, New Yorken

EITB.EUS

Columbia Unibertsitatean Jose Antonio Agirre lehendakariari buruzko nazioarteko biltzar bat egingo dute datorren ostegunean.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Antonio Agirre lehendakariak erbestean ihesari eman ziola 75 urte bete direla eta, nazioarteko erakunde ezberdinek hainbat ekimen antolatu dituzte.

Ekimen horien artean dago 'The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre’s Government' nazioarteko biltzarra. Renon eta Berlinen gauzatu ostean, ostegun honetan (ekainak 9) New Yorkeko Columbia Unibertsitatean egingo dute kongresua.

Hasiera-ekitaldia 09:30ean izango da, eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Zabalkunderako zuzendariak eta Amaia Agirre Jose Antonio Agirre lehendakariaren ilobak eta Agirre Lehendakari Center zentroko kideak hartuko dute hitza.

Egun osorako egitaraua prestatu dute eta, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eskainiko du hitzaldia.

o du hitzaldia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena