16:06

Politika

GURE ESKU DAGO

Tolosaldean, Getarian, Larrabetzun eta Orozkon galdeketak egingo dira

EITB.EUS

2017an egingo dira galdeketak herri horietan. Tolosaldean eguna ere jarri dute: martxoaren 19an egingo da erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta 28 herritan.

  • Tolosan goizean egin duten ekitaldia. Argazkia: Gure Esku Dago.

    Tolosan goizean egin duten ekitaldia. Argazkia: Gure Esku Dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dozenaka herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak egin dituzte gaur. Tokian tokian forma ezberdina hartu dute ekitaldiek, baina denetan herritarrek konpromisoa agertu dute erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin urratsak emateko. Gure Esku Dago herri ekimenaren arabera,  "urtean zehar ehundutako borondateen erakusleiho izan da gaurko eguna. Galdeketen egunaren bezperan, erabakitzeko nahia indarrez azaleratu da". Euskal Herriko 34 herritan daude deituta biharko kontsultak.

Hainbat herrik galdeketak iragarri dituzte 2017rako: Tolosaldeko 28 herriek, Getariak, Larrabetzuk eta Orozkok.  Gure Esku Dago plataformak atzo iragarri bezala, datorren urtean galdeketak egingo dituzten herriak 60tik gora izango dira. "Bigarren olatua indartzen ari da eta herri gehiago batuko dira datozen asteetan", nabarmendu du herri mugimenduak.

Tolosaldean eguna ere jarri dute; martxoaren 19an egingo da galdeketa 28 herritan,  eta 50.000 herritar inguru egongo dira boza ematera deituta. "Herritar ororen parte hartzea ezinbesteko baldintza da erabakitze ariketa hau aurrera eramateko. Guztiok gara giltzarria. Erabaki nahiaren espresio izan behar dugu, ezberdinen arteko topagune, elkarbizitzaren giltzarria", esan dute Tolosaldean ekimena bultzatu dutenek.

gure esku dago galdeketa consulta tolosa

Tolosan gaur egin den ekitaldia. Argakia: Gure Esku Dago.

Ugaon ere erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua irakurri dute; herriko eragileak bildu dituzte adierazpenaren jiran. "Aniztasunetik"  erabakitzeko eskubidea gauzatu arte lanean jarduteko "konpromisoa" agertu dute. Nabarmendu dutenez,  horretarako ezinbestekoa da erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile sozialen eta politikoen arteko itun bat.

Bestalde, Oarsoaldean 'Demoarso' prozesuaren lehen urratsa arrakastaz gainditu duela jakinarazi dute Errenterian; eskualdean 6.203 sinadura bildu dituzte, galdeketa eskatzeko. Beraz, galdeketa antolatzeari ekingo diote gaurtik aurrera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena