12:35

Politika

B kutxa

PPk 1,2 milioi euroko bermea ordaindu du Barcenas auziagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jose de la Mata epaileak 10 eguneko epea eman zion Alderdi Popularrari Barcenas auziko erantzule subsidiario gisa dagokion bermea ordaintzeko.

  • Luis Barcenas. Artxiboko irudia: EiTB

    Luis Barcenas. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak eskatutako 1,2 milioi euroko bermea ordaindu du Alderdi Popularrak, Popular bankuak emandako bi abal aurkeztuta. Horrela baieztatu dute PPko iturriek.

De la Mata epaileak 10 eguneko epea eman zion Alderdi Popularrari Barcenas auziko erantzule subsidiario gisa dagokion bermea ordaintzeko, auzipetu nagusiei ezarritako bermeak ordaindu gabe zeudela egiaztatu ostean.

PPren ustezko B kontabilitateari buruz irekitako ahozko epaiketako autoan irakur zitekeenez.

PPk helegitea aurkeztu zuen erantzule zuzen batzuek beren bermeak aurkeztu dituztela eta Jose de la Mata epaileak hori kontuan hartu ez zuela argudiatuta.

Alderdiak ez ei du helegitearen erantzunik jaso eta bermea ordaindu du.

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena