Politika
Gure Esku Dago
Maider Beistegi | EITB.EUS
Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu Gure Esku Dagok Euskal Herriko 34 herritan. 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak eta 22:00ak baino lehen jakingo dira emaitzak.
Informazio gehiago (1)
Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu gaur, ekainak 5, Euskal Herriko 34 herritan. Gipuzkoako Goierriko 23 herrietan; Debagoieneko (Gipuzkoa) zortzietan eta Aramaion (Araba); Azpeitian (Gipuzkoa); eta Ispasterren (Bizkaia) egingo dituzte galdeketak. Denera, 111 mahai jarri dituzte eta herritarrek 09:00etatik aurrera izango dute bozka emateko. 22:00ak aldera emango dituzte behin betiko emaitzak, ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez.
Galdeketen inguruko jarraibideak dituzu ondoren.
Galdeketak
34 herri. Gipuzkoako Goierriko 23 herrietan; Debagoieneko (Gipuzkoa) zortzietan eta Aramaion (Araba); Azpeitian (Gipuzkoa); eta Ispasterren (Bizkaia) egingo dituzte galdeketak.
Eguna: Ekainak 5, igandea.
Hauteslekuen ordutegia
09:00-20:00
Galderak
Goierri eta Ispaster: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
Debagoiena, Aramaio eta Azpeitia: Nahi duzu euskal estatu independente bateko herritarra izan?
Aukerako erantzunak
Bai, ez edo zuri.
Hautesleak
125.332 lagun.
Bozka emateko baldintzak
Nork eman dezake botoa
Herri galdeketa antolatu duten herrietako biztanleak direnak, eta 2016ko ekainaren 5ean 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, euren nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatu badituzte.
Nola egiaztatu hautesleen nortasuna, bizilekua eta adina
Antolatzaileek ez dute errolda ofizialik. Sistema informatiko bat erabiliko dute pertsona batek bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko. Sistema informatiko horrek identifikatzailea den agiriaren zenbakia baino ez du erregistratuko. Behin erregistratuta, ordenagailuak ez du zenbaki hori berriz sartzen utziko, eta sarean konektatuta dauden gainerako ordenagailuek ere ez.
Hauteslekuak
Galdeketa lekuak jabetza pribatukoak izango dira. Mahaiak 07:30ean osatuko dira. Mahai bakoitzean gutxienez hiru lagun egongo dira: mahai burua eta bi mahaikide. Jarraipen Batzordeko kideak ere mahaietan izango dira.
Berme Batzordea
Galdeketaren antolaketa eta jarduera guztiak juridikoki bermatuta izango dira, antolatzaileen arabera. Horretarako, Berme Batzordeak izango dira herri eta eskualde bakoitzean.
Begiraleak
Nazioarteko zein Euskal Herriko begiraleak ere izango dira egun osoan zehar.
Mahaiak
Goierrin: 58.066
Debagoienan-Aramaion: 54.533
Azpeitian: 12.142
Ispaterren: 591.
Emaitzak
22:00etan. Emaitzak Gure Esku Dagok zentralizatuko ditu, bere atarian (www.gureeskudago.eus). Behin betiko emaitzen jakinarazpena 22:000ak baino lehen egitea aurreikusten du.
Parte hartzea. 12:30ean, 17:00etan eta 20:00etan parte hartze datuak emango ditu.
Traola
#E5erabaki. #E5erabaki izango da galdeketen eguneko traola. Gure Esku Dagok herritarrei dei egin die sare sozialetan edukiak traola horrekin zabal ditzaten.
Galdeketa gehiago 2017an
2017an beste 60 herri baino gehiagotan egingo dituzte galdeketak.
2014tik
Lehen ekitaldi jendetsua 2014ko ekainaren 8an egin zuen Gure Esku Dagok. Orduko hartan, Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea osatu zuten erabakitzen eskubidearen alde. 2015ean, ostera, Euskal Herriko futbol zelai nagusiak bete zituzten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa