Politika
GURE ESKU DAGO
EITB.EUS
'Igandekoa egun historikoa izango da, zalantzarik gabe. Baina olatuaren hasiera da eta atzetik datorrena askoz ere indartsuago dator', esan du Gure Esku Dago herri mugimenduak.
Galdeketen harira hainbat ekitaldi egin dira azken egunotan. Argazkian, Uribe Kostako herritarrak.
Albisteak (2)
Datoren igandean Euskal Herriko 34 herritan egingo dira, Gure Esku Dago herri mugimenduak deituta, erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak, eta udazkenerako ere kontsulta egunak jarrita daude zenbait herritan. Gaur iragarri dutenez, 2017an beste 60 herri baino gehiagotan egingo dituzte galdeketak. "Igandeko galdeketetan jarria dugu mira, aro berri honen hasiera irudikatuko dugulako, erabakitzeko eskubidea gauzatzeari ekingo diogulako, erabakitzen hasiko garelako. Egun historikoa izango da, zalantzarik gabe. Baina igandekoa olatuaren hasiera da eta atzetik datorrena askoz ere indartsuago dator", esan du Gure Esku Dagok.
Oraingoz, 2017rako galdeketak iragarri dituzten herriak honakoak dira: Aulesti, Arrigorriaga, Barrika, Bermeo, Busturia, Elorrio, Sopela, Lemoiz, Urduliz, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Usurbil eta Sakanako hainbat herri. Herri mugimenduaren arabera, "zerrenda hori handitu egingo da; bigarren olatura dozenaka herri batuko dira datozen egunetan eta asteetan. Eta urratsa iragartzeko adierazpen egunak baliatuko dituzte".
Ekainean zehar, bestalde, "adierazpenak" egingo dira herri ugaritan; lehenak, asteburu honetan izango dira, herri-galdeketen lehen olatuarekin bat eginez. Tokian tokian forma eta eduki ezberdinak izango dituzte ekitaldiok, baina "guztiek izango dute ardatz erabakitzeko eskubidea eta berau gauzatu dadin egin beharreko urratsak ahalbidetzeko konpromisoa".
"Gure Esku Dago inoiz baino indartsuago dago, tokian tokiko errealitateetatik abiatuta, eta erritmo ezberdinetan pausoak ematen, baina denak elkarrekin, norabide berean", esan dute mugimenduaren arduradunek.
Galdeketak horretarako nahikoa adostasun dagoen herrietan ari dira proposatzen, eta "adierazpenak adostasun hori eraikitzeko lehen urratsa dira". Nahikoa adostasun lortu ahala ari dira herriz herri galdeketa antolatzeko erronkari eusten. Horregatik, dinamikarentzat asteburuko galdeketak bezain garrantzitsua da gainerako herrietan egiten ari diren lana.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa