Politika
Gasteiz
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurreko gotzainak ezezkoa eman ondoren, oraingoak 1976ko martxoaren 3an langileen batzarra egin zuten eliza erabiltzeko baimena eman dio elkarte horri.
1975eko martxoaren 3an hil zituzten bost langileak. Argazkia: EiTB
Albisteak (5)
Gasteizko Gotzaindegiak San Frantzisko Asiskoaren eliza erabiltzeko baimena eman dio Martxoak 3 elkarteari. Poliziak aipaturiko eliza horretan egin zuen 1976ko martxoaren 3ko sarraskia, eta haren 40. urteurreneko ekitaldi bat bertan egin nahi du elkarteak.
Zaramaga auzoko eliza horretan egin zuten langile batzarra 1976ko martxoaren 3an, eta Poliziak sarraskia egin zuen bertan. Poliziaren esku-hartzearen ondorioz, bost langile hil eta ehunka lagun zauritu ziren.
"Martxoak 3 1976-2016 Memoriala" ekimenaren baitan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Martxoak 3 elkarteak, eta urte hasieran baimena eskatu zion Gasteizko gotzainari, ekitaldi batzuk San Frantzisko Asiskoaren elizan egin ahal izateko.
Orduan Gasteizko gotzain zenak, Miguel Asurmendik, baina, ez zien eman eliza erabiltzeko baimenik.
Egungo gotzainak, Juan Carlos Elizaldek, eta San Frantzisko Asiskoaren Fundazioak gaur iragarri dutenez, eliza erabiltzeko baimena emango diote Martxoak 3 elkarteari.
Gasteizko Gotzaindegiak, San Frantzisko Asiskoaren Fundazioak eta Martxoak 3 elkarteak akordioa sinatuko dute erabilera horren nondik norakoak zehazteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa