Politika
T-4ko atentatuaren epaiketa
Erredakzioa
Diego Armando Estacioren ama eta arreba izan dira deklaratzen azkenak. "Estaciok 19 urte zituen hil zutenean, eta zazpi egun pasatu ziren gorpua aurkitu zuten arte", adierazi dute biek.
Mattin Sarasola ustezko ETAko kideari egokitu zioten ofiziozko abokatuaren arabera, akusatuak "berez" deklaratu zuen Guardia Zibilaren aurrean eta bere adierazpenak behartuak zirela frogatzen zuen "inolako aztarnarik" ez zuen somatu.
Mattin Sarasola, Igor Portu eta Mikel San Sebastian, Barajaseko T4ko atentatuaren ustezko egileen kontrako epaiketaren bigarren egunean, abokatuak hiru galdeketetan gauza arrarorik ikusi ez zuela adierazi du.
Sarasolak ea kolpeak edo mehatxuak jasan zituela esan zion galdetu diotenean, berekin ez zuela hitz egin nahi adierazi du, nahiz eta galdeketa bakoitzaren amaieran bakarkako elkarrizketak eskaini.
Indarkeria atxiloketa unean
Ofiziozko abokatu berak adierazi duenez, Auzitegi Nagusiko instrukziozko epailaren aurrean deklaratzerakoan, Sarasolak tratu txarrak jasan zituela adierazi zuen, "batez ere atxiloketa unean".
Sarasola eta Portu 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten, Arrasaten (Gipuzkoa). Atxiloketa horretan erabilitako bortizkeria izapide instruktoreak onartu egin zuen, atxiloketan indar fisikoa erabili zutela onartzerakoan.
Sendagile forense batek ikusi ostean, Portu Donostiako ospitale batera eraman zutela onartu du ere.
Atxiloketan parte hartu zuten bi agentek deklaratu egin dute eta Igor Portuk eta Mattin Sarasolak "erresistentzia aktibo larria" jarriz aurka egin zietela adierazi dute.
Sarjentuak azaldu duenez, 2008ko urtarrilaren 6an bi lagun ikusi zituzten mendiko arropak jantzita eta motxilak gainean zeramatzatela Udalaitz mendian (Gipuzkoa).
Lekukoak adierazi duenez, NANa eskatu ostean haiek normaltasunez erantzun zuten eta dokumentua eman zieten, baina Igor Portuk ihes egin zuen motxila zabaltzea eskatu ziotenean.
"Ez genituen armak atera, bere atzetik korrika salto egin nuen eta lurrera erori ginen", adierazi du sarjentuak.
Geldiarazi ostean, Porturen jarrera oso "gogorra eta larria" izan zen. "Zaila egin zitzaigun" atxilotzea, azpimarratu dute.
Sarasolaren aitorpenak
Izapide istruktoreak adierazi duenez, Sarasolak "nahita" deklaratu zuen eta hasieratik ETAko kide zela onartu zuen.
Ustez, Sarasolak bi komando osatu zituela aitortu zuen eta talde horietako kideen izenak esan zituen, Portu eta San Sebastian barne.
Barajaseko atentatuaren egileetako bat zela aitortu zuen ere eta Marina d''Or bizitegiaren kontrako atentatu saiakeran eta Oropesako (Castellon) Azca merkatal gunearen kontrako atentatua prestatu izana onartu zuen, Madrilen.
T-4ren kontrako atentatuari buruz, bonba furgoneta kokatu baino lehen, Madrilera "tokia ezagutzeko bi bidai" egin zituztela adierazi du Sarasolak.
Galdeketetan idazkari bezala lanean egon zen Guardia Zibilaren funtzionari batek ere adierazpenak "borondatez" egin zituela onartu du.
Eta galdeketa horren emaitzak izan arte, Guardia Zibilak ustezko hiru ETAko kideei T4ko atentatua leporatzeko daturik ez zuela onartu du.
Lekukoak
T-4ko aparkalekuan zegoela jakin eta berehala Diego Armando Estacio hilda zela ulertu zuen atentatuan zauritu zen aireportuko langile batek, leherketaren ondorioz eraikuntza desagertu egin zelako.
Hiru akusatuen aurka gaur deklaratu duen lekuko batek horrela azaldu du. Eztanda gertatu zenean, terminala aparkalekuko D moduluarekin lotzen duen igarobide batean zegoela adierazi du lekukoak. Bonba-furgoneta D modulu horretan zegoen.
Estacioren ama eta arreba
Diego Armando Estacioren ama eta arreba izan dira deklaratzen azkenak. Gertakariak jazo zirenean Italiatik (bertan lan egiten zuten) Espainiara etorri zirela azaldu dute biek. "Estaciok 19 urte zituen hil zutenean, eta zazpi egun pasa ziren gorpua aurkitu zuten arte", horrela bukatu dute euren testigantza.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa