Politika
Ekitaldia Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Buruzagi abertzalearen esanetan, proiektu independentistaren oinarri bakarra ezin da izan "nortasuna".
Arnaldo Otegi, Bilboko ekitaldian. EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaia "proiektu independentista birpentsatzea"ren alde agertu da. Izan ere, horren ustez, oinarri bakarra ezin da izan "nortasuna", "herritarrei eskaini behar baitzaie hobeto bizitzeko proiektu bat".
Otegi Bilbon izan da gaur arratsaldean, "Hobetzeko Entzuten" zikloaren bigarren ekitaldian, herritarren iritziak entzuteko eta horien kezkak ezagutzeko.
Mila pertsonak egin diote harrera buruzagi abertzaleari, txaloka eta "independentzia" oihu artean.
Lehen galdera Juan Puertok egin dio. Extremadurakoa da eta Euskadira 1970eko hamarkadan iritsi zen. Halaber, militante komunista da. Gai nazionala eta soziala bananduta edo bat eginik joan behar diren galdetu dio.
Horren ildotik, Otegik erantzun du proiektu independentistaren oinarri bakarra ezin dela izan "nortasuna": "hobeto bizitzeko proiektu bat eskaini behar zaie herritarrei". "Zergatik gibraltartarrek britainiarrak izaten jarraitu nahi dute, azentu andaluziarra badute ere? Hobeto bizi direlako", jarri du adibide gisa.
"Hobeto bizitzeko Estatu bat, Errepublika bat, behar dugu, eta hori ez da kontsumo kuota handiagoak izatea, baizik eta bizimodu duina izatea eta oinarrizko eskubideak bermatuta izatea", gaineratu du.
Bestalde, Juan extremadurarra dela aprobetxatuta, Otegik goratu du EH Bilduk "kohesioa" eskaintzen duela: "Berdin dio nondik gatozen; guretzat, euskal herritarra izatea Euskal Herrian bizitzea eta lan egitea da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa