Politika
EAE-ko hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hauteskunde Batzordeak ezin du erabakirik hartu hautagaitza ofizial egin arte.
Arnaldo Otegi. EiTB
EAEko Hauteskunde Batzordeak ez du iraila baino lehen erabakiko Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaia izan daitekeen udazkenean egitekoak diren Eusko Legebiltzarreko bozetan.
Gaur goizean, Consuelo Madrigal Estatuko fiskal nagusiak iragarri du Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko diola Otegi gaitasungabetuta dagoela.
Buruzagi abertzalearen hautagaitza ez da iraila baino lehen erroldatuko Hauteskunde Batzordean, eta, horregatik, erakunde horrek ezingo du ezer ebatzi eskaera ofiziala jaso arte. Gainera, oraindik ez dago osatuta batzordea.
Bateragune auziaren baitan, Auzitegi Nazionalak 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion Otegiri (Gorenak 6 eta erdira jaitsi zuen), eta, gainera, sufragio pasiboa egikaritzea eta kargu publikoan aritzea ere debekatu zion.
Hala ere, Sortuk eta ezker abertzalearen abokatuek uste dute Otegi lehendakarigai izan daitekeela, kondenan "akats" bat dagoelako. Izan ere, epaiak ez du zehazten zer kargu publiko dituen debekatuta.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideari berdin gertatu zitzaion: terrorismo kondena bat ezarri zioten, eta gaitasungabetu egin zuten, baina debeku hori baliogabe geratu zen, debekatutako karguak zehaztu ez zizkiotelako.
Nolanahi ere, hainbat juristak ohartarazi dute bi kasuen artean badagoela ezberdintasun giltzarri bat: kargu publikoan aritzea ez ezik, Otegiri sufragio pasiboa egikaritzea ere debekatu diotela.
Hauteskunde Batzordeak erabakiko du Otegi hautagai izan daitekeen, baina, ondoren, auzitara jo daiteke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa