Politika
Barcenas auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andrea Levy 'popularrak iragarri duenez, epaileak eskatutako bermea ordainduko du Alderdi Popularrak. Aitzitik, alderdiaren B kontabilitatea ukatu egin du.
Albisteak (2)
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak 10 eguneko epea eman dio Alderdi Popularrari Barcenas auziko erantzule subsidiario gisa dagokion bermea ordaintzeko. PPren ustezko B kontabilitateari buruz irekitako ahozko epaiketako autoan irakur daitekeenez, berme hori 1,2 milioi eurokoa da.
De la Mata epaileak gaur ezarri du 10 eguneko epea, egiaztatu baitu ordaindu gabe daudela auzipetu nagusiei inposatutako bermeak: Luis Barcenas (8,9 milioi euro), Alvaro Lapuerta (8,9) eta Cristobal Paez (7,4) PPko diruzain ohiak. PPren egoitza nagusia erreformatu duen Unifica arkitekto bulegoak (577.249 euro) ere ez du ordaindu.
Gaur, PPren abokatu bat De la Matarekin izan da, ostiralean deitu baitzuen deklaratzera, eta epaileak 10 eguneko epearen berri eman dio.
PPk ordaindu egingo du
Testuinguru horretan, Andrea Levy PPren Ikerketa eta Programa idazkariordeak aurreratu du alderdiak ordaindu egingo duela epaileak ezarritako bermea, baina ohartarazi nahi izan du kopuru hori ez dela isun edo zigor bat.
"Guk beti gezurtatu egin ditugu Barcenas jaunaren agiriak, benetakoak direla frogatu beharko du", esan du Levyk, prentsaurrekoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa