Politika
Xake-mate auzia
EITB.EUS | Erredakzioa
Guardia Zibilari “xake-mate” emateko eskatuz Sortuko buruzagiak egindako adierazpenak adierazpen askatasunaren barruan daudela eta deliturik ez dagoela deritzo Calparsorok.
Hasier Arraiz Sortu
Guardia Zibilari "xake-mate" emateko egin zituen deklarazioengatik Hasier Arraizen aurka irekitako auzia artxibatzeko eskatu du Juan Calparsoro EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalak, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
Hain justu, Arraizek egindako adierazpenak adierazpen askatasunaren barruan daudela eta deliturik ez dagoela deritzo Calparsorok. Hori dela eta, fiskalak txostena igorri dio epaileari, ekinbidea amaitzeko eta kasua artxibatzeko.
Ez da Sortuko buruzagiak irekita daukan auzibide bakarra. Legez kanporatuta zegoen Batasuna berriro eraikitzeko ETAren agindupean aritzeagatik epaitu dute Arraiz joan den astean.
Duela urtebeteko deklarazioak
Dignidad y Justicia elkarteak Hasier Arraiz auzitara eraman eta ‘Xake-mate’ auziari hasiera eman zion. 2015eko urtarrilaren 12an EH Bilduko legebiltzarkideak adierazpenak egin zituen, Guardia Zibilak operazio egin eta, besteak beste, euskal presoak defendatzen zituzten 12 abokatu atxilotu ondoren. Operazioari ‘Mate’ izena eman zioten, ‘Xake’ operazioaren jarraipena.
Agerraldian, Espainia “Estatu terrorista” zela salatu zuen Arraizek. Guardia Zibila Espainiaren “espetxe politika kriminalean” parte hartzen ari zela erantsi zuen Sortuko ordezkariak. Hitz jokoa eginez, Guardia Zibilari “xake-mate” emateko eskatu zuen Arraizek. Era berean, guardia zibilei Euskal Herritik alde egiteko eskatu zien.
Hamar eguneko epea eman zien Roberto Saiz epaileak aldeei auto batean, apirilaren 26an, ahozko epaiketari hasiera ematea eskatzeko; akusazio edo artxibatzea aldarrikatuz, ala akusazioa aurrera eramateko ezinbesteko eginbideak eskatzeko. Magistratuaren ebazpenaren aurkako erreforma eta apelazio helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa