Politika
Presoak
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat hiri eta herritan manifestazioak egin ditu larunbat honetan, eta, azaldu duenez, beharrezkoa da presoen zein zein haien senideen eskubideak defendatzea.
Saren gaur egindako manifestazioetako bat. EITB
Sare presoen eskubideen aldeko taldeak gaur adierazi duenez, dispertsioa amaitzea, gaixotasun larriren bat edota 70 urtetik gora duten presoak askatzea edota salbuespenezko legeak baliogabetzea "ezinbesteko urratsak dira gatazkaren bukaerarantz aurre egiteko".
Sarek hainbat manifestazio egin ditu larunbat honetan hainbat hiri eta herritan, besteak beste, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Tolosa edo Agurainen. Manifestazio horietan azaldu du beharrezkoa dela presoen eskubideak "zein haien senideena" defendatzea.
"Kartzela-politika honek astebururo milaka kilometro egiten dituzten ehunka familiarteko eta lagun egotea ahalbidetzen du, edota gaixotasun oso larriak dituzten presoak kartzelan izatea, edota salbuespenezko legeak existitzen jarraitzea", gaitzetsi dute.
Horregatik guztiagatik, dispertsioa amaitzea, gaixotasun larriren bat edota 70 urtetik gora duten presoak askatzea eskatu dute, baita beren zigorraren bi herenak bete dituztenak ere.
"Gatazka bukatze aldera egin beharreko ezinbesteko urratsak dira, konfiantzan oinarritutako bake-agertoki bat erraztuko dutenak. Eta herri honek merezi du, merezi du bake-agertoki bat, zeren ondorio horiek ez baldin badira bideratzen, ezingo delako gatazka konpondutzat eman", gaineratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa