13:05

Politika

Lan gatazka

Arcelorren jarrera deitoratu eta plan orokorra galdegin du Tapiak

Agentziak | Erredakzioa

EAEn dituen lantegietarako “plan bateratua eta jarduerarekin jarraitzeko interesa duten eragileei bidea errazteko” eskatu dio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Arcelorri.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zumarragako eta Sestaoko lantegien etorkizunari buruz hitz egiteko Jaurlaritzak ArcelorMittaleko zuzendaritzarekin azken egunetan izandako harremanen nondik norakoen berri eman du gaur Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuak.

Proposamen zehatzik ez dagoela esan du sailburuak, eta Euskadin dituen lantegien alde egiteko asmorik ez badu, albo batera egiteko eta interesa izan dezaketen balizko erosleei trabarik ez jartzeko exijitu dio sialburuak Arcelorri.

Elkarrekin lan egiteko asmoa helarazi dio Jaurlaritzak konpainiari eta “epe labur, ertain eta luzera” zein asmo dituen aurreratzeko eskatu dio. “Euskadin dituen enpresen inguruan zein asmo duten zehaztea nahi dugu. Inbertsio plana, ekoizpen plana eta merkaturatze plana, alegia”.

“Erakundeok ezin dugu inprobisazioarekin, edozein moduz, lan egin”, esan du Tapiak. Hori dela eta, “goitik eta beherako plan orokor eta bateratua exijitu dugu”.

Martxoaren 15ean Zumarragako lantegiaren itxiera iragarri zutenetik, Jaurlaritzak “konponbidea bilatzeko esfortzuak biderkatu” dituela esan du sailburuak, “baina ezer gutxi egin daiteke enpresaren aldetik borondaterik ez badago”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena