20:54

Politika

Frantzia

Fresnesen dauden euskal presoek gose greba mugagabea hasi dute

agentziak | erredakzioa

Itziar Moreno presoa isolamendutik atera dezatela eskatzeko egiten ari dira. Presoen bizi baldintzak hobetzeko protesten sustatzaile izatea leporatuta isolatu zuten euskal presoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fresneseko (Frantziako Estatua) espetxeko gizonezkoen moduluan dauden ETAko bost presoek gose greba mugagabea jarri dute abian, Itziar Moreno espetxe horretan dagoen euskal presoa isolamendutik atera dezaten eskatzeko.

Etxeratek prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, Fresneseko espetxeko preso sozialek abian jarritako protestengatik isolatu dute Moreno. Presondegiko bizi baldintzak hobe ditzatela exijitzeko hasi zituzten protestak, eta hiru euskal presoek bat egin zuten.

Moreno "protesta horien sustatzaile nagusi" izatea egotzita sartu omen zuten isolamendu gelan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena