21:15

Politika

Hauteskunde orokorrak

Podemos Nafarroak ezetz esan die Geroa Bairi eta EH Bilduri

eitb.eus

Militanteek errefusatu egin dute koalizioa egitea, bai Kongresurako, bai Senaturako.

  • Podemos Nafarroako militanteek Iruñean egindako bilera. Argazkia: @podemosnavarra

    Podemos Nafarroako militanteek Iruñean egindako bilera. Argazkia: @podemosnavarra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemos Nafarroako militanteek errefusatu egin dute hauteskunde orokorrei begira Geroa Baik eta EH Bilduk koalizioa egiteko luzatutako proposamena.

Alderdi ezkertiarreko jarraitzaileek aho batez esan diote ezetz aliantzari, bai Kongresurako zerrendetan, bai Senaturakoetan. Horrenbestez, abenduaren 20ko bozetan Senatuko zerrendetan aurkeztutako Aldaketa hautagaitza bateratua ez da errepikatuko ekainaren 26an.

Podemos Nafarroako Asanblea eta Herritar Kontseilua bildu egin dira ostiral arratsaldean Iruñean, egun Foru Gobernua sostengatzen duten indarren artean koalizioa egiteko proposamena onartu edo ez eztabaidatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena