Politika
Elkarrizketa ETB-n
eitb.eus
EAEri dagokionez, irabazteko aurkeztuko direla esan du, baina “denekin” hitz egin beharko dutela aitortuta. Gainera, Eusko Jaurlaritzak politika sozial hobeak egin beharko lituzkeela iritzi dio.
Albisteak (2)
Pablo Iglesias Podemosen buruak azaldu duenez, "egoerak ez du ahalbidetzen" EH Bildurekin hauteskundeetarako koalizioa egitea, eta iritzi horrek alderdi barruan "babes zabala" duela uste du.
ETB-2ko 'En Jake' saioan, arratsaldean BECen ekitaldi batean parte hartu aurretik, egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "etengabe" hitz egiten du Nafarroako kideekin, eta Nafarroako Gobernuari babesa ematen dioten arren, EH Bilduren eta Podemosen iritzi politikoak "desberdinak" dira.
"Gauza bat da ausartak izatea, eta beste bat, horren desberdina den aukera politiko batekin ados jarriko garela pentsatzea", azpimarratu du.
Hauteskundeak EAEn
EAEko hauteskundeei dagokienez, Garbiñe Biurrunek 'ezetz' esan badie ere, "lehendakari izango den" hautagaia edukiko dutela adierazi du, eta azkenean bozak udazkenean badira, hautagaia bilatzeko denbora dutela gaineratu du.
Iglesiasek uste du "Podemosen mezuak harrera ona" izan duela EAEn: "Podemosek irabazi egin zuen Euskadin, lehenengo indarra izan zen".
EAEn "oso ondo dauden" gizarte politikak dauden arren, Eusko Jaurlaritzak "politika sozial hobeak" egin beharko lituzkeela iritzi dio, "ez baita ahaztu behar 10.000 gaztek atzerrira joan behar izan dutela".
Podemosen helburua EAJ kanporatzea ote den eta jeltzaleekin ituna egiteko aukerak ikusten dituen galdetuta, hauteskundeak irabaztea espero dutela eta gero "denekin hitz egiteko bilera sorta" egitea egokituko zaiela erantzun du. EAJrekin Espainian duten harremana ez dela zaila gaineratu du, baina "Euskadin ziurrenik desadostasun asko" izango dituztela.
Autogobernua
Bestalde, alderdi morearen buruak esan du "ongi" ematen diola belarrira autogobernua handitzeak, "nazioaniztasuna" defendatzen duelako, eta zentralizazioa delako "lurralde asko deseroso sentitzearen arrazoia". Gainera, autogobernuak "politika sozialen eraginkortasuna" areagotzen duela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa