10:57

Politika

E26-ko hauteskundeak

IUrekin ituna eginez gero, Podemosek kontsulta egingo die militanteei

agentziak | erredakzioa

Maiatzaren 10ean eta 11n izango litzateke kontsulta, beraz, astelehenera arteko epea jarri du alderdi moreak akordiora iristeko.

  • Pablo Echenique Podemosen Antolakuntza idazkari eta IUrekin negoziatzeko arduraduna.

    Pablo Echenique Podemosen Antolakuntza idazkari eta IUrekin negoziatzeko arduraduna. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemosek maiatzaren 10ean eta 11n galdetuko die militanteei ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan Izquierda Unidarekin batera aurkeztearen alde dauden ala ez, bi alderdiek abiatutako negoziazioetan ituna lortzen badute beti ere.

Horixe jakinarazi du Pablo Echenique Podemosen Antolakuntza idazkari eta IUrekin negoziatzeko arduradunak. Izan ere, Echeniquek esan du horiek direla bere alderdiaren epeak IUrekin ituna egiteko; hau da, datorren astelehenera arteko epea jarri dute gutxieneko akordio bat egiteko.

"Guk epe bat dugu, gure kontsultarena, eta hori maiatzaren hamarrean eta hamaikan egingo da. Funtsezkoena hamarra baino lehenago itxi beharra dago, jendeak ahalik eta informazio gehien izan dezan erantzuna eman aurretik", adierazi du Echeniquek hedabideen aurrean.

Hala, alderdi morearen kontsulta koalizioak erregistratzeko epea amaitu baino bi egun lehenago egingo litzateke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena