Politika
Ebazpena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Salbuespen legedia" bertan behera uztea eskatu dio Ganberak Espainiako Gobernuari.
EH Bilduko parlamentariek torturaren aurkako kartelak erakutsi zituzten duela bi aste. EFE
Nafarroako Parlamentuak errefusatu egin du torturaren erabilera eta "salbuespen legedia" bertan behera uztea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Ebazpena Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute, eta euren botoak batuta (26) lortu dute onartzea. Bestalde, UPNk, PPNk eta PSNk aurka bozkatu dute (24 boto).
Testuak "atxilotutakoen eskubide guztiak errespetatzea" eta Amnistia Internazionalak eta Europako Batzordeak tortura saihesteko egindako aholkuak kontuan hartzea eskatzen du.
Hori horrela, Torturaren aurkako Ituneko printzipioak eta Estrasburgoko Auzitegiaren doktrina (tortura salaketa guztiak zorrotz ikertzea gomendatzen du) betetzeko deia egin diote aldaketaren alderdiek Espainiako Gobernuari.
Halaber, "tortura pairatu duten pertsonei" elkartasuna agertzea proposatu dute, eta "salaketak ikertzea" eta biktimei "aitorpena eta kalte-ordainak" ematea eskatu diote Foru Gobernuari.
Era berean, "inkomunikazioa edo tratu txarrak egon diren eta horren ondorioz akusazioak baldintzatuta egon daitezkeen prozesu judizialetan berme prozesal guztiak bermatzeko" deia egin dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa