Politika
E26-ko hauteskundeak
agentziak | erredakzioa
Publizitatean, karteletan eta hesietan murrizketak egitea erabaki dute, baina ez dira ados jarri boto-txartelen banaketan.
Boto-txartela hautetsontzian sartzen. Argazkia: Efe
Alderdiek aurreakordioa egin dute hauteskunde-kanpainako publizitatean, karteletan eta hesietan murrizketak egiteko ekainaren 26ko hauteskunde orokorrei begira, baina ez dira ados jarri boto-txartelen banaketan ('mailing'a).
Kongresuan gastuak murrizteko itun bat egiteko asmoz elkartu diren alderdietako ordezkariek jakinarazi dutenez, datorren asteazkenean, hilaren 11n, berriro batzartuko dira desadostasunak konpontzeko asmoz.
Izan ere, 'mailing'aren inguruan ez daude ados, baina horrez gain, oraindik ez dute erabaki gehienezko gastuaren murrizketa legeak ezartzen duen kopuruari egin behar zaion ala aurreko kanpainan izan zen gastu errealari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa