Politika
SALAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
La Sexta kateko 'Salvados' saioan egindako adierazpenengatik jarri dute salaketa. Horren arabera, ezker abertzaleko buruzagiak ETAren jarduna justifikatu zuen elkarrizketan.
'Salvados' saioan (La Sexta) egindako adierazpenengatik jarri dute Otegiren aurkako salaketa. EFE.
Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiaren kontrako salaketa jarri du Guardia Zibilen Elkargoak Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatuta. La Sexta kateko 'Salvados' saioan egindako adierazpenengatik jarri dute salaketa.
Elkarte horren arabera, Otegik ETAren jarduna justifikatu zuen, eta, beraz, Zigor Kodearen 578 eta 579 artikuluak urratu zituen.
Antonio Andres, Ramon Rodriguez eta Jose Manuel Marique Guardia Zibilen Elkargoko zuzendari juridikoak, idazkari nagusiak eta prentsa idazkariak, hurrenez hurren, eman dituzte salaketaren xehetasunak, goizean, hedabideen aurrean.
Esan dutenez, Otegik biktimak umiliatu zituen aipatutako elkarrizketan eta "gerra bateko biktima gisa tratatu zituen".
"Hemen ez da gerrarik egon eta biktimek ez dute parte hartu Otegik aipatzen duen gatazkan", esan du Andresek.
an du Andresek.an du Andresek.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa