12:55

Politika

GALDEKETA

IUko oinarriek ontzat eman dute Podemosekin akordioa egitea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ekainaren 26ko Hauteskunde Orokorretarako Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiarekin akordioa lortzearen alde agertu dira IUren galdeketan parte hartu dutenen % 84,5.

  • Pablo Iglesias eta Alberto Gazon, Kongresuan. EFE.

    Pablo Iglesias eta Alberto Gazon, Kongresuan. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izquierda Unida alderdiak bere oinarriei galdetu die Hauteskunde Orokorretara Podemosekin batera joan nahi duten ala ez. Galdeketaren emaitza Twitter bidez jakinarazi du IUk: parte-hartzaileen % 84,5 alderdi morearekin akordioa erdiestearen alde agertu dira.

20.067 lagunek hartu dute parte IUren kontsultan: 16.953 boto-emaile (% 84,5) hauteskundeetara Podemosekin batera aurkeztearen alde agertu dira, 2.623 (% 13,1), kontra, eta 491 (% 2,4), berriz, abstenitu egin dira.

Honako galderari erantzun diote galdeketan parte hartu dutenek: "Ontzat ematen al duzu Podemosekin edota beste alderdi batzuekin ekainaren 26rako hauteskundeetara koalizioan joatea?".

Gehiengo zabalaren babesa lortuta, Alberto Garzon IUko buruak Podemosekin negoziatzen hasteko bidea zabalik du.

Oraindik, balizko koalizioaren inguruan ia dena dago adosteko; izena, gutxienekoen programa eta zerrendak, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena