Politika
Diputatuen Kongresua
agentziak | erredakzioa
Hauteskundeetarako aurrekontua murriztearen alde daude denak, baina desadostasunak daude ‘mailing’aren inguruan.
Boto-txartelak. Argazkia: Efe
Kongresuko talde parlamentarioen ordezkariek bilera egingo dute gaur, UPNk proposatuta, ekainaren 26ko hauteskunde orokorretarako kanpainako gastuak murrizteko itun bat adosteko asmoz.
Bilera proposatu dutenez gain, PPk, PSOEk, Podemosek, Ciudadanosek, EAJk eta Compromisek baieztatu dute bertan izango direla. 11:00etan hasiko da batzarra, eta hauteskundeetako gastuak murriztea izango dute helburu, 150 milioi eurokoak izango baitira, UPNren arabera.
Gobernua osatzeko alderdien gaitasunik eza ez dutela herritarrek ordainduko zabaldu nahi dute, eta, horretarako, kanpaina merkeagoa egiteko akordioa lortzeko prest joango dira.
PPrentzat, 'mailing'-a edo boto-txartelen bidalketa da "marra gorria", ezinbesteko irizten diolako, Rafael Hernando bozeramaileak azaldu duenez.
Bestelako iragarki eta kartelak kentzea proposatuko dute popularrek, eta alderdien aurrekontua % 30 murriztea, neurria guztiei ezartzen bazaie.
PSOE ados dago bi puntu horiekin, eta aurrekontua % 30 murrizteko konpromisoa hartu du, besteek egiten dutena egiten dutela.
Podemosek, berriz, alderdien aurrekontua gehienez 3 milioi eurokoa izatea eskatu du, 47 milioi euro aurrezteko; eta Ciudadanosek, gastuaren muga erdira jaistea.
'Mailing'-ari dagokionez, Podemos eta Ciudadanos alderdien ustez, nahikoa izango litzateke gutun bakarra bidaltzea herritarrei, alderdi guztien boto-txartelak gutun-azal bakarrean sartuta, baina PP horren kontra dago.
en kontra dago.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa