Politika
Dokumentazioa
Olaia Urtiaga | Euskadi Irratia
1986an lortu zen lehen aldiz ETBren seinalea Iruñerrira helaraztea, Aralarreko santutegian jarritako antena bati esker. Azken urteotan erabaki politikoek oztopatu dute ETBren zabalkundea.
Elene Lizarralde aurkezlea, ETBren lehen emanaldian. Argazkia: EITB
1986ko otsailaren 28an, arratsaldeko 14:00etan, Aralarreko San Miguel santutegiko sakristian jarritako antena xume baten bidez igorri zuten ETBren seinalea lehen aldiz Iruñean.
Besteak beste, Rafael Zazpe eta Jesus Azpeitiak osatzen zuten euskaltzale talde batek erabaki zuen ETB Nafarroan ikus zedin egin beharreko instalazioa egitea. Horretarako 25.000 pezeta bildu behar izan zituzten.
Aurretik, Urdiainen eta Espinalen auzolanaren bidez egindako antenak ere jarri zituzten ETB ikusi ahal izateko, eta Azpeitiak egin zuen orduko instalazioa ere.
Iruñean ETB ikus zedin, lortu beharreko antena bazuten, baina antena instalatzeko tokia behar zuten. Orduan jarri ziren, Inocencio Aierbe, San Migueleko santutegiko kapilauarekin harremanetan.
Aierbe berak eskaini zien santutegia antena instalatzeko toki bezala. Pixkanaka-pixkanaka eta herritarren laguntzari esker, hainbat errepikagailu jarri ziren eta seinalea Nafarroan zehar hedatzen joan zen.
Ia bederatzi urte igaro ziren seinalea era ofizialean emititu zuten arte. 1995ean Jose Antonio Ardanza lehendakariak eta Javier Otano Nafarroako presidenteak lankidetza protokoloa adostu zuten.
Baina, 10 urteren bueltan, Lurreko Telebista Digitalaren iritsierak ETBren seinalearen emisioaren itzaltzea ekarri zuen apurka-apurka. UPNk eta Alderdi Popularrak izan ezik, beste alderdi guztiek eskatu zuten, behin eta berriz, seinalearen digitalizazioa, baina aldaketa hori ez da gauzatu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa