Politika
'Xake-mate' auzia
Agentziak | Erredakzioa
Hamar eguneko epea eman die EAEko Auzitegi Nagusiak aldeei, ahozko epaiketari hasiera ematea eskatzeko. Epailearen ebazpenaren aurkako helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
Hasier Arraiz Sortuko presidentea 'Xake-mate' auzian. Artxiboko irudia: EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidearen aurkako ahozko epaiketari hasiera ematea eskatu ahal izateko ebazpena bidali die EAEko Auzitegi Nagusiak aldeei. Estatuko Segurtasun Indarrak iraintzea leporatzen diote ezker abertzaleko buruzagiari. 12 abokatu atxilotu ondoren, Arraizek Guardia Zibilari “xake-matea” emateko deia egin zuen.
Dignidad y Justicia elkarteak Hasier Arraiz auzitara eraman eta ‘Xake-mate’ auziari hasiera eman zion. 2015eko urtarrilaren 12an EH Bilduko legebiltzarkideak adierazpenak egin zituen, Guardia Zibilak operazio egin eta, besteak beste, euskal presoak defendatzen zituzten 12 abokatu atxilotu ondoren. Operazioari ‘Mate’ izena eman zioten, ‘Xake’ operazioaren jarraipena.
Agerraldian, Espainia “Estatu terrorista” zela salatu zuen Arraizek. Guardia Zibila Espainiaren “espetxe politika kriminalean” parte hartzen ari zela erantsi zuen Sortuko ordezkariak. Hitz jokoa eginez, Guardia Zibilari “xake-mate” emateko eskatu zuen Arraizek. Era berean, guardia zibilei Euskal Herritik alde egiteko eskatu zien.
Hamar eguneko epea eman zien Roberto Saiz epaileak aldeei auto batean, apirilaren 26an, ahozko epaiketari hasiera ematea eskatzeko; akusazio edo artxibatzea aldarrikatuz, ala akusazioa aurrera eramateko ezinbesteko eginbideak eskatzeko. Magistratuaren ebazpenaren aurkako erreforma eta apelazio helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa