Politika
HAUTESKUNDE OROKORRAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako presidenteak esan duenez, 'zentzuduna eta arrazoizkoa' litzateke Foru Gobernua osatzen duten lau alderdiak zerrenda bateratuan aurkeztea Hauteskunde Orokorretara.
Albisteak (2)
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen iritzian, Hauteskunde Orokorrak berriro deitu behar izateak "frustrazio politikoa" eragin dio, "herritarrek emandako aginduari erantzuteko gai izan ez direlako" Estatuan.
Foru Parlamentuan gaur egin duten osoko bilkurara sartu aurretik hedabideei egindako adierazpenetan, Barkosek esan du egoerak "atsekabe handia" sortzen diola.
Nafarroako Gobernua osatzen duten lau alderdiak Hauteskunde Orokorretara elkarrekin aurkezteko aukeraz galdetuta, Barkosek erantzun du aukera hori "zentzuzkoa" litzatekeela. "Ez da helburu pertsonal bat, are gutxiago instituzionala", esan du. Egungo egoerak alderdii politikoei, eta Nafarroan aldaketaren aldeko apostua egin dutenei, bereziki, eskatzen dien erantzun "zentzuzkoa eta arrazoizkoa" litzatekeela esan du.
Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko hautagaitza ere ez du baztertu. Lau alderdien inguruan sor daitekeen edozein "harreman" positiboa izango dela ziurtatu du. Dena dela, gai horren inguruko azalpenak ematea ez dagokiola berari argitu du Barkosek, Foru Gobernua osatzen duten lau alderdiei baizik.
derdiei baizik.derdiei baizik.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa