10:21

Politika

ESPAINIAKO GOBERNUA

Gaur amaituko du bilera-erronda erregeak, akordiorako itxurarik gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alderdiekin egiten ari den bilerak amaituta, horien emaitzaren berri emango dio erregeak iritzi publikoari, errege-etxeak jakitera eman duenez.

  • Rajoyrekin amaituko du bilera-erronda erregeak, 17:30ean.

    Rajoyrekin amaituko du bilera-erronda erregeak, 17:30ean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez (PSOE) eta Mariano Rajoy (PP) izango dira Felipe VI. erregeak, Espainiako Gobernu berria osatzeko bidean, egiten ari den bilera-errondan hartuko dituen azkenak. Hirugarren bilkura-sorta da honakoa, eta ezustekorik ezean, akordiorik gabe itxiko da, hau ere.

Aurreko bi errondetan bezala, txikienetik handienera ari da hartzen alderdiak erregea. 17:30ean du azken hitzordua, Rajoy jardunean dagoen Espainiako presidentearekin. Ordubete lehenago, 16:30ean, berriz, Pedro Sanchez buruzagi sozialista hartuko du.

Goizeko 10:00etan egin du lehen bilera, Joan Baldovirekin (Compromis). Xavier Domenech (En Comu Podem) 11:00etan hartuko du, Albert Rivera (Ciudadanos) 12:00etan eta Pablo Iglesias (Podemos) 12:00etan.

'Kanpainan, aurreztu'

Atzo hasi zuen hirugarren bilera-erronda Felipe VI.k. Besteak beste, Aitor Esteban jeltzalearekin batu zen, horrek ondoren batzarraren inguruko adierazpenik egin ez bazuen ere.

Hainbat alderdik zabaldutakoaren arabera, "kanpainan gastuetan aurrezteko" eta herritarrak "ez nekatzeko" deia egin zien erregeak.

Alderdiekin egiten ari den bilerak amaituta, horien emaitzaren berri emango dio erregeak iritzi publikoari, errege-etxeak jakitera eman duenez.

Itxura guztien arabera, akordiorik gabe amaituko dira bilerak eta erregeak ez du Gobernu berria osatzeko hautagairik izendatuko.

Ezustekoren bat egongo balitz eta erregeak hautagairen bat izendatuko balu, Kongresuko presidenteak emango luke horren berri.

Hauteskunde dekretua

Aurreikuspenak betez gero, maiatzaren 3an, 00:00etan, Gorteak desegingo dira eta Estatuko Aldizkari Ofizialean hauteskundeak deitzeko dekretua emango da argitara.

Berriro hauteskundeak deitzea erabakitzen bada, erregeari dagokio Gorteak disolbatzea eta bozak modu ofizialean deitzea, Kongresuko presidentearen berrespenarekin, Konstituzioaren 99.5 artikulua jarraituta.

Ondo bidean, gaur bertan, azken orduan, Patxi Lopez Kongresuko presidenteari deituko dio erregeak, bileren emaitzaren berri eman eta horien araberako erabakia hartzeko.

bakia hartzeko.

bakia hartzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena