Politika
Auzitegi Nazionala
Erredakzioa
Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizean, gainontzeko atxilotuekin batera.
Erramun Landa eta Jose Luis Gallastegi aske gelditu dira, Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean deklaratu ondoren.
Auzitegi Nazionaletik arratsaldeko 15:00etan atera dira. Atean, hainbat senide eta lagun izan dira Landa eta Gallastegi txaloen artean hartzeko.
Luis Barroso Fiskalak Landa eta Gallastegiren kontra kartzela zigorrik ez eskatzea erabaki du, "delitu zantzu argirik" ez duelako ikusi bi atxilotuen aurka.
Iragan asteazkenean Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotutako hamar lagunei galdeketa egiten hasi da 11:45 aldera Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailea.
Ustez, ETArentzat posta lanak egitea eta haien kideen ihesia kudeatzea leporatu diete. Hiru atxilotu abokatuak dira eta ustez, loturak dituzte ETArekin.
Luis Barroso fiskalaren aurrean egin dituzte galdeketak. Naia Zuriarrain izan da lehena eta inkomunikazio egoeran deklaratuko du, hau da, konfiantzazko abokaturik gabe, ofiziokoarekin.
Guardia Zibilak burututako operazioan, Polizia frantziarrak eta Inteligentzia Zentro Nazionalak (CNI) parte hartu zuten, eta abokatu taldearen ustezko buruzagia atxilotu dute ere. David Plak, ustez, ETAko kupularen eta presoen arteko lotura zen. Ustezko ETAko kidea Parisera eraman dute eta hurrengo orduetan epailearen eskutan utziko dute.
2008an Bordelen atzemandako Francisco Javier Lopez Peña Thierry-ri kendutako dokumentazioari esker aurrera eraman ahal izan dute operazioa.
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren arabera, ETAko kideak defendatzeaz gain, helburu posibleen informazioa biltzen zuten ere, haien artean Rubalcaba bera.
Ustez, atxilotuek beste kideak biltzen zituzten, estortsioaren bidez ETAk lortutako dirua kudeatzen zuten eta "komisario politikoen" papera egiten zuten kartzeletan. Segurtasun indarrek bilatzen zituen ETAko kideen ihesean ere laguntzen zutela leporatu zien Rubalcabak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa