17:48

Politika

Europako bira

Otegi: 'Nazioartean ez da ulertzen Espainiako gobernuaren jarrera'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gerry Adams Sin Feinneko buruzagiarekin batzartu ostean hausnarketa egin du Sortuko idazkari nagusiak.

0:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak gaur adierazi duenez, "nazioarteak ez du inondik inora ulertzen Espainiako Gobernuak aukera historiko baten aurrean duen jarrera".

EH Bildu koalizioak berri eman duenez, Gerry Adams Sin Feinneko buruzagiarekin bilera egin ostean hausnarketa hori egin du Arnaldo Otegik. Are gehiago, bi buruzagiak bat etorri omen dira diagnostikoa egiterakoan.

Goizean egin duten bileran Otegik eskerrak eman dizkio Adamsi presoekiko erakutsi duen "elkartasunagatik" eta Aieteko zein Parisko bake konferentziatan eginiko lanagatik.

Otegiren esanetan, bi buruzagiak bat etorri dira "aldebakarreko pausoak" emateko beharra azpimarratzerakoan eta arlo horretan "nazioarteko babesa" dutela gaineratu du.

Euskal Herriaz gain, Europar Batasunaz, Europar Batasunean jarraitu ala ez erabakitzeko Erresuma Batuan egingo den erreferendumaz, Kataluniaz eta politika orokorraz hitz egin dute.

Ezker abertzaleko buruzagia Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiarekin elkartu zen atzo eta, besteak beste, euskal politika izan zuten hizpide.

Arnaldo Otegik atzo eman zion hasiera Europan barrena egingo duen bost eguneko birari eta, Irlandaz gain, Erresuma Batua eta Belgika ere bisitatuko ditu.

 

tu.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena