10:31

Politika

Sant Jordi

Puigdemontek katalana eta bertako kultura aldarrikatu ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Generalitateko presidenteak ziurtatu duenez, katalanak babesa behar du eta horretarako arrazoiak, proposamenak, ulermena eta elkarrizketa behar dira.

  • Carles Puigdemont Generalitateko jauregian. Argazkia: EFE

    Carles Puigdemont Generalitateko jauregian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sant Jordi egunaren harira, katalana eta Kataluniako kultura aldarrikatzeko deia egin du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak; izan ere, haren esanetan, "geldiarazi nahi duten dragoi krudel asko daude".

Larunbat honetan Generalitateko jauregian egin duen adierazpen instituzionalean nabarmendu du katalanak babesa behar duela eta arrazoiak, proposamenak, ulermena eta elkarrizketa behar direla horretarako. Gainera, Diada Kataluniako mugetatik harago zabaldu dela azpimarratu du: "Munduko herrialde gutxik dute hemengoa bezalako Diada bat".

Puigdemonten hitzetan, munduaren aurrean den bezala aurkezteko aukera ematen dio Sant Jordi egunak Kataluniari "askotan asmo txarrez egindako estereotipoetatik eta klixeetatik urrun".

Kataluniarrek gogo handiz itxaroten duten eguna dela adierazi ostean, katalanei kalera irteteko deia egin die Sant Jordi egunaren izpirituaz zipriztintzeko.

Bestalde, aurten "Any Llull" ospatuko dela gogoratu du Ramon Llull kulturaren eta pentsamenduaren adierazgarriren baten omenez.

Azkenik, Sant Jordi eguna alaitasunez, gizalegez eta errespetuz igarotzeko deia egin du: "Sant Jordi egun zoriontsua igaro dezazuela. Visca Cataluña".

 

 

 

>

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena