Politika
Espainiako gobernua
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako jarduneko presidenteak Twitter bidez egin dio eskaintza. Horrez gain, ziurtatu duenez, inbestitua izateko behar diren botoak ez dituela helaraziko dio berriz erregeari.
Otsailean bildu ziren azkenekoz Rajoy eta Sanchez. EFE
Twitter erabili du Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteak Pedro Sanchez sozialisten buruari "gobernu-koalizio handia" osatzeko eskaera enegarrenez egiteko. Rajoyk txio hau bota du 09:15ean zirenean:
Pedro Sanchezek hauteskundeak saihestu ditzake. Espainiari egonkortasuna emango dion koalizio-gobernu handi baten alde lan egiteko deia egiten diot, beste behin
Pedro Sánchez puede evitar las elecciones. Le invito una vez más a trabajar por un Gobierno de gran coalición que dé estabilidad a España MR
— Mariano Rajoy Brey (@marianorajoy) 21 de abril de 2016
Atzo, Carles Puigdemont Kataluniako presidentearekin bildu ondoren ere, eskaintza horren kontura jardun zuen PPko buruak.
Hauteskundeak errepikatzea saihesteko asmoz, Sanchezekin hitz egiten saiatu dela adierazi zuen Rajoyk. Jardunean dagoen gobernuburuaren esanetan, "Sanchezek ez du hitz egin nahi, tematuta dago". Horren aurrean Rajoyk esan zuen, "bistan zenez", ezin zuela ezer ere egin, eta "inora ez daraman joko batean parte hartuko" ez duela nabarmendu zuen.
Moncloako iturriek argitu dutenez, Rajoyk ez du Sanchez deitu. Buruzagi sozialistak ez du erantzun.
Ez du inbestitua izateko behar adina boto
Horrez gain, Mariano Rajoyk ostegun honetan adierazi duenaren arabera, datorren astean berriz esango dio erregeari ez duela Gobernuko presidente gisa inbestitua izateko adina boto.
"Beti esan diodana esango diot, ez ditudala gobernatzeko behar adina boto", azaldu du kazetariekin izan duen elkarrizketa informal batean El Toboson (Toledo), Cervantesen museoa bisitatu ostean.
Gainera, Rajoyk azpimarratu du abenduaren 21etik PSOEko buru Pedro Sanchezekin hitz egiten saiatzen ari dela, baina hark ez hark ez omen du nahi PPrekin hitz egin nahi, nahiz eta aukera "onena" izan herrialdearentzat.
Bestalde, Albert Rivera Ciudadanosen presidenteak PPk, PSOEk eta alderdi laranjak osatutako adostasuneko gobernua osatzea proposatu ostean (baina Mariano Rajoy, Pedro Sanchez eta bera kanpoan utzita), jarduneko gobernuburuak hauxe erantzun du: "Riverak egin dezala lehendabizi".
Hernando: "Rajoyk berebiziko ahalegina egin du!"
Antonio Hernando PSOE alderdiko Kongresuko bozeramaileak trufa egin dio ironiaz Rajoyk Pedro Sanchezi Twitter bidez elkarrekin lan egiteko egin dion gonbidapenari: “Rajoyk berebiziko ahalegina egin du! Txio bat jarri du! Dena ematen ari da!", esan du txantxetan.
Hernandoren aburuz, Rajoyk "txio bat jartzea" Sanchezi elkarrizketa bat izatera gonbidatuz, Estatuburuarekin kontsulta-bilerak egiten hasteko lau egun falta direnean, “presidente txar baten karikatura da”.
Horrez gain, sozialisten bozeramaileak bere buruari galde egin dio, "ea oraindik ere badagoen PSOEren eta PPren artean koalizio handi bat egon daitekeela uste duenik".
a uste duenik".a uste duenik".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa