Politika
Gobernu osaketa
AGentziak | Erredakzioa
Erregeak apirilaren 25erako eta 26rako deitutako batzarretan parte hartuko ez dutela iragarri dute jada EH Bilduk eta ERCk.
Albisteak (3)
Patxi Lopez Espainiako Kongresuaren presidenteak Zarzuela jauregian hitzordua izan du ostegun honetan. Erregeak apirilaren 25erako eta 26rako deitutako bilera sortan parte hartuko duten indar politikoen zerrenda eskura eman dio Lopezek Felipe VI.ari.
Erregeak bilera egin nahi du alderdiekin, inbestidura saioan aurrera egiteko "babes nahikoa" duen hautagairik ote dagoen, edota hauteskunde berriak deitu behar diren jakiteko.
Aurreko batzar sortan egin zuten moduan, EH Bilduk eta ERCk iragarri dute jada hilaren 25-26ko hauetara joango ez direla.
Inbestidura edo hauteskundeak
Bilerak amaituta, bi aukera izango ditu erregeak. Presidentetzarako "nahikoa babes duen" hautagaia proposatuko balu, Kongresuko presidenteak beste inbestidura saio bat deituko luke.
Hautagairik ez balego, ganberak desegin eta hauteskunde berriak deitu beharko lituzke Felipe VI.ak. Hauteskunde orokorrak ekainaren 26an egingo lirateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa