07:49

Politika

EAJ

Otegirekin desengainua hartu du Ortuzarrek

Agentziak | Erredakzioa

Logroñoko espetxetik atera ondoren, Arnaldo Otegi “eboluzionatuagoa” espero zuela adierazi du EBBko presidenteak. “Penarekin diot”, erantsi du.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegiren hitzak entzun ondoren “desengainu txiki bat” hartu duela esan du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak. Logroñoko kartzelatik atera ondoren, Otegi “eboluzionatuagoa” espero zuela azaldu du. “Penarekin diot”, gaineratu du.

“Kontuz iragana beste batzuei aurpegiratzeko orduan, oso larria delako”, adierazi zuen ezker abertzaleko buruzagiak elkarrizketa batean, igandean.

“Nik ez dut ondorio txarrik izatea nahi. Ezker abertzaleak bere bidea egin behar duela uste dut; lehenbailehen egitea nahi dut, baina nahiko etsigarria da dena, benetan”, azaldu du Ortuzarrek, Antton Lopez Ruiz Kubati preso ohiaren hitzak gogoan hartuta. “Preso eta iheslariak itzultzea bizikidetzarako baldintza bezala” jarri zuen Kubati-k.

Horren harian, “egindako kaltea onartzea baldintza bezala jartzen dutenean, orduan baldintza hori ezinezkoa da”, esan du buruzagi jeltzaleak. “Adiskidetzea lortzeko, bakoitza albokoaren tokian jarri behar da, eta ez aurretiazko baldintzarik ezarri, horrek elkarrizketa, edozein prozesu, oztopatuko duelako, ez gaude gauzak ondo egiten ari”, nabarmendu du.

Horregatik, igandean Arnaldo Otegik “jarrera horri eustea” penaz hartu du Ortuzarrek. “Nahiko etsigarria iruditzen zait. Arnaldo Otegi eboluzionatuagoa espero nuen, eta penarekin diot”, azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena