Politika
Elkarrizketa
Agentziak | Erredakzioa
ETAren porrota Poliziak ekarri izana ukatu du ezker abertzaleko buruzagiak. Otegi bihar elkarrizketatuko dute ETB1eko ‘Azpimarra’ saioan.
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren hitzetan, Estatuko sektore batzuek interesa dute indarkeria terroristak jarraitzeko: “ETAk hiltzen jarraitzea komeni zaie; Estatuko sektore batzuei ETA itzultzea komeni zaie. Hala da, ziur nago”. Otegi bihar elkarrizketatuko du ETB1eko ‘Azpimarra’ saioak.
ETAren porrota Poliziak ekarri izana ukatu du Otegik La Sexta telebista kateko ‘Salvados’ saioan, eta hori azalpen “okerra” dela esan du ezker abertzaleko buruak. Otegiren ahotan, ETAk atentatuak egiteko eta militante berriak lortzeko gaitasuna zuen, indarkeria behin betiko uztea erabaki zuenean.
Horren harian, indarkeriaren amaiera ezker abertzalearen apustuari emandako erantzuna izan zela esan du preso ohiak. Hala, ezker abertzaleak bide politikoen aldeko apustua egin zuela goraipatu du Otegik.
Agradezco a @jordievole la posibilidad de haberme expresado con libertad en su programa. Queda pendiente una entrevista mirando al futuro
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 17 de abril de 2016
Bestalde, ETAren indarkeria gaitzesteko eskaera “zentzugabea” dela azpimarratu du Otegik. Ezker abertzaleko ordezkariaren ustez, “horrek ez dio konponbideari ezertan laguntzen”. “Nola eska diezadakezu orain iraganeko gauza bat gaitzestea, orduan gaitzetsi ez banuen eta orduan egindakoengatik zigorra bete eta gero, legez kanpo utzi, atxilotu eta espetxeratu nautenean”, adierazi du buruzagi abertzaleak.
“Harrokeriarekin, kontuz”
ETAk xederik lortu ez duela esan diote Otegiri elkarrizketan. Argudio hori “dardo pozoitua” dela salatu du preso ohiak. “Besteari sufrimendua soilik lortu duela aurpegiratzeko harrokeriarekin kontuz” ibili behar dela ohartarazi du, “horrekin pertsonak umiliatzea bakarrik lortuko dutelako”.
ETA armagabetzea “beste etorkizunik” ez duela ikusten azpimarratu du Otegik, baina Gobernuak horretarako borondaterik ez duela salatu du.
uela salatu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa